Edukira joan

Guyana Nederlandarra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Guyana Nederlandarra[1] (Nederlandaran: Nederlands-Guiana) Hego Amerikako iparraldeko kostaldean Herbehereek izandako kolonien multzoari emandako izena da, Mendebaldeko Indietako Konpainia Neerlandesak kudeatzen zituen. Neerlanderan, "kostalde basatia" (De Wilde Kust) deitzen zieten kolonia hauei. Egun, Guyana eta Surinam nazioek okupatzen dute eskualdea.

Herbeheretako Guayanaren parte izan ziren:

  • Surinam
  • Berbice
  • Cayena
  • Demerara
  • Esequibo
  • Pomeroon
Herbehereetako Guayanaren mapa.

Europar konkistatzaileak iritsi aurretik, Karibeak bizi ziren eskualdean. Espainiak eremu osoa eskatu bazuen ere ez zuen okupatu. Eskualdearen lehenengo erreferentzia idatzia 1599koa da, Jodocus Hondius kartografo belgikarrak marraztutako mapa batekoa. 1600tik aurrera Zeelandako probintziatik zetozen kolono Neerlandesak finkatu ziren bertan.

1621ean Mendebaldeko Indietako Konpainia Neerlandesa sortu eta Hego Amerikako kolonien kontrola eman zien, gainbegiratu gabe. Abraham van Peere neerlandarrak koloniaren administrazioa zuzendu zuen, Berbice sortu zuen esploratzaileak. Ingalaterrarekin izandako bigarren gerraren ondoren, Ingalaterrak Probintzia Batuei laga zien gaur egun Surinam okupatzen duen lurraldea, Amsterdam Berriaren truke (egun, New York).

Herbehereetako Guayana ez zen erakunde politikoa izan, adierazpen geografikoa baizik. Izan ere administrazio desberdinak izan zituzten: Demerara Konpainiak kontrolatzen zuen, eta Berbice eta Surinam, berriz, sozietate desberdin eta independenteek kontrolatzen zituzten. Neerlandarrek Guyana Frantsesa kontrolatu zuten ere 1660 eta 1664 urte artean, eta berriz ere 1676 eta 1677 artean.

Bátaviako Errepublikaren garaian (1795-1806), britainiarrek lurraldearen zati handi bat hartu zuten berriro ere. 1814an Napoleondar Gerren ondoren, Erresuma Batuak bi kolonien (Demerara eta Berbice) kontrola lortu zuen, Britainiar Guayana bihurtuz. 1815. urtetik aurrera, bost Guayana izan ziren: Guayana espainiarra edo venezuelarra (Venezuela), Guayana Britainiarra, Guayana Neerlandesa, Guayana Frantsesa eta Guayana Portugesa (Brasil).

1973ko urrian independistek hauteskuandeak irabazi eta Henck Arron (NPS) bihurtu zen gobernu lokaren ministro.

Kolonia hau Herbehereetako Erresumaren parte izan zen 1975era arte, orduan eskualdea inpedendizatu zen Surinam izenarekin.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guyana Nederlandarra Aldatu lotura Wikidatan