Gérard Latortue
Gérard Latortue | |||||
---|---|---|---|---|---|
2004ko martxoaren 12a - 2006ko ekainaren 9a ← Yvon Neptune (en) - Jacques-Édouard Alexis (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gonaïves (en) , 1934ko ekainaren 19a | ||||
Herrialdea | Haiti | ||||
Heriotza | Boca Raton, 2023ko otsailaren 27a (88 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||||
gerardlatortue.org |
Gérard Latortue (Gonaïves, 1934ko ekainaren 19a - Boca Raton, Florida, 2023ko otsailaren 27a) haitiar politikari eta diplomazialaria izan zen. Haitiko lehen ministroa izan zen 2004tik 2006ra.
Nazio Batuen zerbitzura diplomatikoa izan zen eta 1998an Haitiko Kanpo Arazoetako ministro kargua bete zuen Leslie Manigaten gobernuan.
2004ko martxoan, "Jakintsuen kontseilu" batek gobernuburu izendatu zuen, Jean-Bertrand Aristide boteretik bota zuen otsaileko estatu-kolpearen ondoren. Mendebaldeko gobernuek haren gobernua onartu zuten, baina eskualdeko beste gobernu batzuek ez zuten onartu. Gainera, gobernuak Fanmi Lavalas alderdiaren oposizioarekin eta banden eta milizianoen indarkeriarekin egin zuen topo. 2006ko otsailean hauteskundeak egin ziren herrialdean eta Latortuek ekainean utzi zuen kargua.