Pitié-Salpêtrièreko Ospitalea

Koordenatuak: 48°50′13″N 2°21′54″E / 48.837°N 2.365°E / 48.837; 2.365
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hôpital de la Salpêtrière» orritik birbideratua)
Pitié-Salpêtrièreko Ospitalea
Hôpital de la Salpêtrière
 Monumentu historikoa
Assistance Publique – Hôpitaux de Paris
Groupe hospitalier de la Pitié-Salpêtrière - Charles Foix
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 13. barrutia
Koordenatuak48°50′13″N 2°21′54″E / 48.837°N 2.365°E / 48.837; 2.365
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1657
KomisarioaLuis XIV.a Borboikoa
Erabileraospitalea
Arkitektura
ArkitektoaAntoine Duval (en) Itzuli
Libéral Bruant (en) Itzuli
Louis Le Vau
Pierre Le Muet (en) Itzuli
Henri Prudhomme (en) Itzuli
EstiloaArkitektura barrokoa
Ordezkatzen duhôpital de la Pitié (en) Itzuli
Ondarea
Mérimée IDPA00086592
Webgune ofiziala
Ospitaleko fatxadetako bat.

Pitié-Salpêtrièreko Ospitalea (frantsesez: Hôpital de la Pitié-Salpêtrière, edo, besterik gabe, La Salpêtrière) Parisko 13. barrutian dagoen ospitale publikoa da. XVII. mendean eraiki zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hasierako eraikina Luis XIV.ak Libéral Bruant arkitektoari enkargatu zion 1656ko apirilean. bolborategi txiki bat zuen gunea aukeratu zuten gune gisa. Eraikinak Hôpital Général pour le Renfermement des Pauvres de Paris (Parisko pobreak eta etxerik gabeko pertsonak ospitaleratzeko ospitale orokorra) izena jaso zuen eta bere helburu nagusia hiriko pertsona behartsuak eta etxerik gabekoak ospitalizatzea zen. Hiru zatitan banatu zen: La Pitié, haurrentzako, Bicétre gizonentzat eta La Salpêtrière emakumezkoentzat. 1684an, La Salpêtrière zatia handitu egin zuten beren senarrek edo aitek salatutako emakumeentzako bakartze leku gisa. Prostitutentzako espetxe eremua gehitu zuten. Frantziako Iraultzaren ateetan, ospitaleak hamar mila gaixoentzako gaitasuna zuen eta espetxeko instalazioak hirurehun atxilotuak izatera iritsi ziren.

1792ko irailaren 3-4ko gauean (iraileko sarraskiak), ospitaleak bere orrialde beltzenetariko bat idatzi zuen La Salpêtrière barnetegian sartutako 34 emakumeren hilketarekin.

XIX. mendean, bere mediku batzuen lanari ezker, esate baterako, Philippe Pinel edo Jean-Martin Charcot (neurologia modernoaren aitatzat jotzen dutena), medikuntza-zentroa buru-osasuneko garrantzitsuenetako bat izan zen. Europa osoko ikasle asko etorri ziren ospitalera ikastera.

Gaur egun frantsesez "CHU Pitié-Salpêtrière" deitzen dena dago, hau da, "Pitié-Salpêtrière Ospitale-Unibertsitate Zentroa" (1964an, Salpêtrière-ko eta Pitié-ko ospitalen fusioaren ondorioz sortua).

Hor Galesko Diana printzesa zendu zen 1997ko abuztuaren 31n.

Gaur egun Parisko ospitale nagusietako bat da. Ospitaleak Institut du cerveau et de la moelle épinière ere barne hartzen du.

Nabarmendutako eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapera.

Salpêtrièreko kapera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospitaleko luxurik gabeko kapera Libéral Bruant-ek eraiki zuen 1675 urtearen inguruan. Greziako gurutze forma du eta erdiko kupula oktogonala du. Tenpluak gutxi gorabehera mila fededunentzat lekua du.

Philippe Pinel estatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospitaleko sarrera nagusiaren aurreko plazan dago. Philippe Pinelen irudiari eskainitako brontzezko monumentu bat da, nor ospitalean mediku nagusi izan zena 1795 eta 1826 artean.

Mediku ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospitaletik pasatu diren mediku ospetsuenen artean aipatzekoak dira:

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Pitié-Salpêtrière: quatre siècles d'histoire et d'histoires - Maximilien Vessier, ospitaleak berak argitaratua, ISBN 2-9513550-0-9 .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]