Philippe Pinel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Philippe Pinel
Philippe Pinel (1745 - 1826).jpg
Bizitza
Jaiotza Jonquières1745eko apirilaren  20a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1826ko urriaren  25a (81 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Tolosako Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k) Jean-Étienne Dominique Esquirol Itzuli
Étienne-Jean Georget Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Paul Joseph Barthez Itzuli
Charles Deslon Itzuli
Ikaslea(k) Jean-Étienne Dominique Esquirol Itzuli
Jarduerak
Jarduerak zientzialaria, psikiatra, medikua, zoologoa eta psikologoa
Enplegatzailea(k) Pitié-Salpêtrière Hospital Itzuli  (1795 -  1820)
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Académie Nationale de Médecine Itzuli

Philippe Pinel (Saint-André d'Alayrac, Tarn, Frantzia, 1745eko apirilaren 20a - Paris, Frantzia, 1826ko urriaren 25a) sendagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosa Okzitanian egin zituen medikuntzako ikasketak, eta Bicêtren eta Salpêtrièren izan zen sendagile. Parisa iritsirik, zientzia-lanen itzulpenak eginez eta matematika irakatsiz atera zuen bizibidea. 1792an Parisko Bicêtre eroetxeko mediku nagusi izendatu zuten, eta lehenengo aldaketa handiak egin zituen. Hala, gaixoei kateak kendu zizkien (zenbaitek 30 edo 40 urte zeramatzaten kateaturik). Berdin egin zuen 1794an Salpêtrièreko emakumeen eroetxeko zuzendari izendatu zutenean. Erotasuna eta deabruak hartua egotea gauza bera zirela zioen ustea alde batera utzirik, adimen gaixotasuna gehiegizko neke sozial eta psikologikoaren ondorio, eta neurri batean herentziaren ondorio zela aldeztu zuen.

Bere Nosographie philosophique (1798) lanean zenbait psikosi bereizi, eta haluzinazioak eta beste sintomak deskribatu zituen. Harena da orobat Traité médico-philosophique sur l´aliénation mentale ou la manie liburua (1801).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Pinel Aldatu lotura Wikidatan