Ernest-Charles Lasègue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernest-Charles Lasègue
Charles Lasegue.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1816ko irailaren 5a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1883ko martxoaren 20a (66 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak medikua, psikiatra, internist (en) Itzuli eta neurologoa
Jasotako sariak
Influentziak Claude Bernard
Kidetza Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli

Charles Lasègue, izen osoa Ernest-Charles Lasègue izan zena, (Paris, 1816ko irailaren 5a - Paris, 1883ko martxoaren 20a) Frantziako mediku bat izan zen, medikuntzaren hainbat alorretan ikerketak egin zituena. Bere ekarpenik garrantzitsuenak psikiatriaren alorrean izan ziren.[1] [2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letretan lizentziatu zen 1838an eta gai horretako irakasle gisa lan egin zuen Lycée Louis-le-Grand-en. Geroago medikuntzan interesa piztu zitzaion Armand Trousseau-ren (1801-1867) obrak ezagutu zituenean. Medikuntza ikasi zuen eta 1847an Parisko Unibertsitatean doktore tesia irakurri zuen. Doktoretza amaitu ondoren, Frantziako gobernuak Errusiako hegoaldera bidali zuen kolera epidemia ikertzeko. Parisera itzuli zenean, Salpêtrière, Pitié eta Necker ospitaleetan aritu zen. 1869an Necker Ospitaleko medikuntza-klinikako irakasle izendatu zuten, kargu horretan egon zen 1883an hil zen arte. [3]

Ehun lan baino gehiago argitaratu zituen, horietako asko Trousseau irakaslearekin lankidetzan. Hauen artean alkoholismoari eskainitako hainbat eta bera izan zen anorexia nerbiosoa deskribatu zuen lehen medikuetako bat, anorexia histerikoa deitu zuena. Oso askotariko gaiak interesatu zitzaizkion, hala nola bertigoa, migraina, epilepsia, katalepsia eta medikuntza legala. Gainera, nortasun anormalaren kontzeptua sortu zuen, ezagunak diren beste nahaste psikiatrikoetan sartu ezin ziren sintoma psikiko desberdinak aurkeztu zituzten gaixoen egoera deskribatzeko. [4]

Ziatika eta hernia diskaleko diagnostikoa egiteko erabiltzen den zeinu klinikoari (Lasègue zeinua) izena eman zion. Horrek, hanka luzatuta daukan eta ohatilan etzanda dagoen gaixoaren aldaka tolestean datza. Zeinua positiboa da, flexioak mina eragiten badu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]