Hôtel des Invalides

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hôtel des Invalides
Invalides aerial view.jpg
Hôtel des Invalides hemen kokatua: Frantzia
Hôtel des Invalides
Hôtel des Invalides
Hôtel des Invalides (Frantzia)
Kokapena
Herrialdea  Frantzia
Lurraldea Île-de-France
Herria Paris
Helbidea Parisko 7. barrutia, Ezkerraldea
Koordenatuak 48° 51′ 18″ N, 2° 18′ 45″ E / 48.855°N,2.3125°E / 48.855; 2.3125Koordenatuak: 48° 51′ 18″ N, 2° 18′ 45″ E / 48.855°N,2.3125°E / 48.855; 2.3125
Arkitektura
Garaia 1671-1676
Webgunea
http://www.invalides.org/ www.invalides.org

Baliaezinak edo, frantsesez Hôtel des Invalides, XVII. mendeko (1671-1676) eraikin ikusgarri bat da, Parisko 7. barrutian dagoena, Eskola Militarretik 400 metrora, eta, gaur egun, bertan dago Armadaren Museoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hôtel des Invalides - 20150801 16h09 (10630).jpg

Eraikina, Luis XIV.a Frantziakoa erregearen aginduz eraiki zen, etxerik gabe geratzen ziren gerrako beterano baliaezinentzako. Planoak, Libéral Bruantenak dira, eta Jules Hardouin-Mansartek eraiki zuen.

Napoleon Bonaparteren hondarrak ditu bertan, Santa Helena uhartetik Parisera 1840an eraman zirenak, Luis Felipe Orleansekoaren ekimenez. 1940tik, bere seme Napoleon II.a Frantziakoaren eta bere anaia Joseph Bonaparteren hondarrak ere baditu, baita zenbait mariskalenak ere, horien artean, Louis Hubert Lyautey, Ferdinand Foch eta Philippe Leclercenak.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multzo arkitektonikoa, San Luisen kaperako bere urre koloreko kupulagatik (frantsesez dôme), nabarmentzen da, Luis XIV.ak eraikitzea agindu zuena erregearen erabilera pertsonalerako eta errege mausoleo bezala, bertan, ondoren, Frantziako errege bakar baten ere hondarrak utzi ez ziren arren.

Iristeko moduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro bidez: Varenne, La tour Maubourg eta Ecole Militaire
  • RER bidez: Invalides

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Hôtel des Invalides