Edukira joan

Santa Helena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Atlantikoko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Helena (argipena)».
Santa Helena
Saint Helena
Goiburua: Loyal and Unshakeable
(Leial eta ikaragaitza)

flag of Saint Helena (en) Itzuli
Saint Helena on the Globe (in the United Kingdom).svg
Geografia
HiriburuaJamestown
15°57′0″S 5°43′12″W
Hiririk handienaJamestown
Azalera410 (40.)
Punturik altuenaDiana's Peak (en) Itzuli (818 m)
Punturik sakonenaOzeano Atlantikoa
KontinenteaAfrika
Administrazioa
Gobernu-sistemaItsasoaz haraindiko lurraldea
ErregeCharles III.a
LegebiltzarraLegislative Council of Saint Helena (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria3.924
Dentsitatea32,43 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Ekonomia
Bestelako informazioa
Ordu eremua

Santa Helena[1] Ozeano Atlantikoko uharte bat da. Administrazioaren aldetik Erresuma Batuko itsasoz haraindiko lurralde bat osatzen du Ascension uhartearekin eta Tristan da Cunharekin batera, Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha izenez. Hiru uharteek Santa Helenako dependentzia britainiarretako bat osatzen dute. Dependentziako hiriburu nagusia, Jamestown da.

Afrikako kostaldetik 1.850 kilometrora dago. Sumendiek eragindako uhartea da. Klima epela da. Oso landaredi oparoa du barnealdean baina kostaldera hurbildu ahala murriztu egiten da.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Helena uhartea honela banatzen da administratiboki:

BarrutiaAzalera
km²
Biztanleria
2008
Alarm Forest5,9276
Bahía de Sandy15,3205
Blue Hill36,5153
Half Tree Hollow1,6901
Jamestown3,6714
Levelwood14,0316
Longwood33,4715
Saint Paul's11,4795
Santa Helena (Isla)121,74.255

Europarrek (britainiarrak, batez ere), asiarrek eta Afrikako etorkinen ondorengoek osatzen dute Santa Helenako biztanleria. Kakatuak zeuzkaten.

Portugaldarrek aurkitu zuten uhartea 1502an, eta erbesteratuentzat egokitu zuten hasieran. 1645ean holandarrek hartu zuten. Ingalaterraren esku zegoen 1659an, eta aldi batez berriro holandarrek konkistatu bazuten ere (1673), ingelesen mende geratu zen betiko.

Santa Helena uhartearen hiriburu Jamestown hiria.

Hara erbesteratu zuten ingelesek Napoleon (1815-1821) eta han hil zen. 1834. urtean Ingalaterrako gobernuaren administraziopean jarri zen eta XIX. mendean portu garrantzitsu bihurtu zen Indietarako bidean, Suezko ubidea zabaldu zen arte, hain zuzen.

Laborantza (lihoa, patata, artoa, barazkiak), abere hazkuntza (behi eta zerri azienda) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak. Garapen bidean dagoen herria da, eta Ingalaterrak kitatzen ditu uharteko urteko aurrekontuaren bi-heren. Estatu Batuen mendeko hegazkin base garrantzitsua dago Ascension uhartean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]