Txoria txori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txoria txori
Mikel Laboa(r)en abestia Bat-Hiru albumetik
Argitalpena 1974
Musika mota Folk
Hizkuntza Euskara
Idazlea Joxean Artze


Txoria txori euskal poema eta abesti herrikoia da. Hitzak Joxean Artzek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua. Artzek, Donostiako Parte Zaharreko taberna batean, paperezko ezpainzapi batean idatzi zuen poema; Laboaren emazte Marisol Bastidari gustatu egin zitzaion; eta Mikel Laboak ezpainzapia etxera eraman eta musika jarri zion. Askatasun ukatuari egindako abestia da.[1]

Lehendabizikoz Astoria antzokian jo zuenetik ospetsu bilakatu zen, izan ere, 2005eko Euskal Kanturik Onena saioan bosgarren hautatu zuten.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista Izenburua Albuma Urtea Ekoizlea
Mikel Laboa Txoria txori Bat-hiru 1974 Elkarlanean
L'Arcusgi Egoak Resistenza 1988 Ricordu
Hegoak Hegoak Hegoak 1989 Agorila
Etsaiak Txoria txori Gerra Zikina 1990 Esan Ozenki
Angel Katarain Txoria txori (Lekeitio) Txerokee, Mikel Laboaren Kantak 1990 Elkar
Joan Baez Txoria txori Diamonds & Rust in the Bullring 1998 Gold Castle
Portobello Bones Hasta cierto punto Refuse to keep silence 1998 PBB/Crash Disc
Errobi Kanta Txoria txori - Oi gu hemen Euskal Kulturaren Mezulari - Baiona 1998 Idol/Agorila
2B2R L'auzel (Hegoak) "D'aïci, d'ailleurs" 2003
Ester Formosa Txoria txori Perquè vull i altres cançons imprescindibles. 2004 Ventilador Music
Ontuak Hegoak Hola Festa ! 2004 Idol/Agorila
Maialen Errotabehere, Mixu eta Xabaltx Hegoak MMX 2008 Agorila
John Kelly & Maite Itoiz, Kelly Family Txoria txori The Blue Elf'S Dream - The Live Show 2009
Kepa Junkera (Pablo Milanésekin batera) Txoria txori Kalea 2009 Warner
Hak'Amarra Txoria txori Bidaian 2011 Elkar
Anne Etxegoien eta Aizkoa[2] Hegoak (Les ailes) Les Voix Basques 2013 Otentik Produons /
Sony Music
Battista Acquaviva Hegoak - Txoria Txori Les chants de libertés 2015 Decca Records / Universal Music Group

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.