Habakuken liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Habakuken liburua Bibliako Itun Zaharreko liburuetako bat da, profeten liburuen sailekoa. Habakuk Itun Zaharreko igarle txikietako bat. Bere izena bera duen liburua K. a. 600 urte inguruan idatzi zen. Elkarrizketa moduan eraturik dago; igarleak Jainkoari galdetzen dio ea noiz amaituko den herri santuaren zigorra, babiloniarren uztarripetik askatzeko. Yahvek zapaltzaileen hondamendia iragar dezan agintzen dio, hala gertatuko baita aurki.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Profeta laguntza eske oihuka (1,2-4)
  • Jaunaren erantzuna: babiloniarren erasoa (1,5-11)
  • Profetak berriro Jaunari dei (1,12-2,1)
  • Jaunaren erantzuna: zapaltzailearen zigorra (2,2-5)
  • Bost madarikazioak (2,6-20)
  • Habakuken otoitza: «Zeure herria salbatzera atera zara» (3,1-19)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.