Hadrianopolisko Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurraldeen mugen aldkaetak Hadrianopolisen Itunaren ondorioz.
Moskuko Garaipen Arkua, 1834.

Hadrianopolisen Ituna, egungo Turkiako Edirne hiria, 1829ko irailaren 14an sinatu zen. Itun horrekin Errusiar-turkiar Gerrari amaiera eman zitzaion.[1]

Errusiar-turkiar Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1828tik 1829ra luzatu zen gerra hau. Aurrez aurre Otomandar Inperioa eta Errusiar Inperioa jarri ziren gatazka honetan. Gatazkaren jatorria Greziako Independentzia Gerran (1821-1832) egon zen. Greziarrei errusiarrek lagundu zieten (baita ere Frantzia eta Erresuma Batua]]) eta horrek sultan otomandarraren haserrea eragin zuen. Gerran errusiarrek garaipen handiak lortu zituzten Kaukason eta Balkanetan. Otomandar Inperioaren maldan behera markatu zen itun honekin; inperio horrek bere zabalera nagusia 1683an lortu zuen, Vienari setioa jarri ziotenean.[2]

Itunaren klausulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nagusia: otomandarrek Greziaren independentzia onartzen zuten nahiz eta baldintza batzuk jarri eta ez lurralde osoan.[3]
  • Otomandar Inperioak Errusiarren eskuetan lurralde desberdinak uzten zituen: Danubioko itsasadarraren uharteak, Itsaso Beltzaren Kaukaso aldeko itsas ertzea eta Dardaneloak itsasartea erabiltzeko eskubidea onartu zuten.
  • Otomandarrek Errusiaren suberania Georgian onartzen zuten.
  • Gainera errusiarren ikuskatze eskubidea hiru autonomietan onartzen zuten: Serbian, Moldaviako Printzerrian (egungo Errumanian)[4] eta Valakiako Printzerrian. Horrela, esaten zen, autonomia horien joritasun eta "merkataritza askatasuna" bermatzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]