Haizea (diska)
Itxura
| Haizea | |
|---|---|
| Haizea taldea taldearen Estudioko grabazioa | |
| Argitaratze data | 1977 |
| Iraupena | 38'14 |
| Diskoetxea | Herri Gogoa |
Haizea 1975ean Haizea taldeak plazaratutako lehen diskoa izan zen, taldearen izena daramana.
Musikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amaia Zubiria, ahotsa
- Txomin Artola, ahotsa eta gitarra
- Gabriel Fernandez Barrena, kontrabaxua
- Xabier Lasa, gitarra
- Carlos Busto, bateria
Grabaketa eta abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Herri Gogoa estudiotan egin zen grabaketa Iñaki Beobide soinu teknikaria zela[1]. Zazpi abestik osatzen dute diskoa, hauetako bost ahozko euskal literaturako kanta herrikoiak dira, gainontzekoak, Goizeko euri artean Txomin Artolarena[2] eta Oreina bila Xabier Lasaren abesti instrumentala.
Azala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azala Jon Zabaletak egina da. Gitarra bat ageri da lehen planoan eta honen sokek poste elektrikoen sokekin nahasten dira, paisaiaren atzealdean eguzkia sartzen den artean.
Kantuen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Haizea. (kontsulta data: 2018-02-21).
- ↑ Txiribita. (2012-02-04). «Haizea - Haizea (1977)» EKAITZALDI (kontsulta data: 2018-02-21).