Hamarreko handi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hamarreko handia edo bost puntuko handia, bertsolaritzan, 10 eta 8 silabako bost ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta bikoitietan 8 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da.[1][2][3] Adibide bat, Benito Lertsundi eta Jon Maiaren Itsasoari begira abestia da.

Hamarreko handiak 18 silaba eta bi etenaldi baditu: lehena, bosgarren silabaren ondotik, bigarrena, hamargarrenaren ondotik. Azken zortzi silabak nahi bezala uztartzen dira.[4]

Hamarreko handi izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta bost puntuko handi Iparraldean.[2]

Adibidea: Itsasoari begira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaz--pi men--de--ko / gau--e--an gau-de // Gu--re lo--re e--ta sa--si
1......2...3.......4.....5..../.6......7...8...9.....10 //  1.....2...3...4...5...6..7...8

Bost aldiz errepikatzen da egitura hori:

Zazpi mendeko gauean gaude (10)
Gure lore eta sasi (8a)
Irrintzi oihu,ele eta ulu (10)
Marmario eta garrasi (8a)
Haize, enbata, brisa, galerna (10)
Gaur garbi bihar nahasi (8a)
Xake taularen zuri beltzetan (10)
Arrats gozo egun gazi (8a)
Ai itsasorik ez bageneuka (10)
Zeri so negarrez hasi (8a)

Doinu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaritzaren Datu-Basean 73 doinu eskaintzen dira[5][6][7][8]

Hamarreko txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esate baterako, hauek:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hamarreko handia eta Hamarreko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-12-01).
  2. a b «estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  3. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  5. «Hamarreko handia - Bilaketa» bertsoa.eus (bertsoa.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  6. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Hamarreko handiko doinuak - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  7. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «"Hamarreko hnadia" bilaketaren emaitza BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Bertsolari elkartea) (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  8. a b «Azken arnasa eman nahi nuke» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  9. «Hil da Canovas fuera Canovas III» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  10. «Amodioa gauza tristea» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]