Edukira joan

Harbour uhartea

Harbour uhartea
Datu orokorrak
Altitudea14 m
Motadistrict of The Bahamas (en) Itzuli, barrutia, hiria, uhartea eta transport infrastructure (en) Itzuli
Geografia
Mapa
Koordenatuak25°30′N 76°38′W / 25.5°N 76.63°W / 25.5; -76.63
Estatua Bahamak
Ur-gorputzaKaribe itsasoa
Leku geografikoaLucayan uhartedia

Harbour uhartea (ingelesez: Harbour Island Bahamak uhartetako uhartea eta barruti administratiboa da. Estatubatuetarrentzat helburu turistiko ezaguna da. Bertakoek Briland deitzen diote.

Harbour uhartea Eleuthera uhartearen iparmendebaldean dago; Bahametako "Out Islands" barruan daude, hau da, Bahametako kanpo aldean. Hiri bakarra du: Dunmore City. Hiriaren izena uhartearen gobernadore ohi batena, Dunmoreko kondea (1786-1798) alegia. Konde honek udarako egoitza bat zuen Harbourren.[1]

Oso leku turistikoa da. Dirudienez Ingalaterra Berriaren antza handia du. Ospetsuak dira uhartearen ekialdean dauden hare arrosaren hondartzak. Uhartera ailegatzeko Ipar Eleutherarino abioia dago; handik Harbouraino ur-taxia erabili behar da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ The Story of The Bahamas, Paul Albury (Macmillan Caribbean, London, 1975) ISBN 0-333-17132-2

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]