Harginak
Harginak | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gustave Courbet |
Sorrera-urtea | 1850 |
Izenburua | Les Casseurs de pierres eta The Stone Breakers |
Mugimendua | Errealismoa naturalismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 165 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Privé |
Bilduma | Staatliche Kunstsammlungen Dresden (en) ![]() |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1850 (en) ![]() |
Gertaera nabarmenak | 1945eko otsaila artearen suntsipen Dresdengo bonbardaketa |
Harginak (frantsesez: Les Casseurs de pierres) Gustave Courbetek 1849-1850ean margotutako olio-pintura izan zen. Errealismo sozialeko margolan honetan bi hargin, bata gaztea bestea zaharra, agertzen ziren harriak puskatzen ari zirela.
Margolana 1850ean erakutsi zen lehen aldiz Parisen, eta kritika gogorrak jaso zituen agertzen zen irudia ez zelako "goi artearen" parte[1]. Kritikari batzuek ez zuten atsegin Courbetek erabilitako margo geruza lodia, eta irudiak argiztapen gutxi zuela esan zuten. Kontrara, Pierre-Joseph Proudhonek errealismoa laudatu zuen, eta margolan sozialista arrakastatsua zela esan zuen[2]. 1915erako, "garrantzi handiko lana" zela esaten zen.
Bigarren Mundu Gerran suntsiturik suertatu zen, beste 154 margolanekin batera. Konigstein gaztelura eramaten zituztenean, 1945eko otsailean, aliatuek bonbardatu zituzten. Hala ere, margolanaren kopia bat, ispilu batean bezala alderantziz margotuta dagoena, Oskar Reinhart Bilduman dago, Winterthurren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Gunderson, Jessica. (2008-07). Realism. The Creative Company ISBN 978-1-58341-612-9. (Noiz kontsultatua: 2025-01-20).
- ↑ Bruce Cole Adelheid Gealt and Michael Wood. (1989). Art of the Western World. (Noiz kontsultatua: 2025-01-20).