Emakumea loroarekin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emakumea loroarekin
Woman with a Parrot MET DT43.jpg
Jatorria
Sortzailea Gustave Courbet
Sorrera-urtea 1866
Jatorrizko izenburua La Femme au perroquet eta Woman with a Parrot
Mugimendua Errealismoa
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 195,6 zentimetro
Altuera 129,5 zentimetro
Genero artistikoa biluzia
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Metropolitan Museum of Art
Bilduma Metropolitan Museum of Art
Inbentarioa 29.100.57
Jabea Metropolitan Museum of Art, Gustave Courbet, Jules Bordet, Henry Osborne Havemeyer Itzuli eta Louisine Havemeyer Itzuli
Historia
Erakusketak Salon of 1866 Itzuli
www.metmuseum.org/toah/works-of-art/29.100.57/

Emakumea loroarekin (frantsesez: La Femme au perroquet)) 1866an Gustave Courbetek margotutako olio-pintura da. Egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolana 1866an Parisko Saloian aurkeztua izan zen. Saloi horretan La femme au Perroquet izenburuarekin aurkeztu zen eta horrela gelditu da. Nahiz eta pertsona kontserbadoreenek gogor kritikatu, arrakasta dezente lortu zuen, ziur aski akademizismoko estilotik urruntzen ez zelako. Hau ikusteko erakusketa berean aurkeztutako beste lanekin konpara dezakegu, esaterako Alexandre Cabanelen Naissance de Venus edo William-Adolphe Bouguereauren Les baigneurs. Lan horietan emakumearen gorputza oso idealizatuta agertzen zaigu.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bruno Foucarten ustez margolan hau «Coulbertek egindako biluzi landuena eta konplexuena da".[2] Emakume gaztea izara zurien gainean etzanda agertzen da. Bere jarrerari esker, nahiz eta erabat biluzik egon, hankartea ezkutatua gelditzen zaio; perspektiba horrek, halaber, neskaren edertasuna handitzen du. Ilea, beltza, nahasia du eta horrek eszenaren erotismoa indartzen du. Fondoa iluna da eta neskaren gorputza oso zuria; bien arteko kontrastea eragiten du horrek. Emakumeak eskerreko eskua altxatuta du eta haren gaineran loroa pausatu da. Hegaztien koloreak biziak dira baina testuinguruan itzalita gelditzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Georgel, Pierre (1995). Courbet: Le Poème de la naturaleza. Paris. 101-102 or.
  2. Foucart, Bruno (1977). G. Courbet. Naefels, Suiza. 62-69 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emakumea loroarekin Aldatu lotura Wikidatan