Artistaren langela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artistaren langela
Courbet LAtelier du peintre.jpg
Jatorria
SortzaileaGustave Courbet
Sorrera-urtea1855
IzenburuaL'Atelier du peintre
MugimenduaErrealismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak361 (altuera) × 598 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea, Autorretratua, erretratua, allegory (en) Itzuli eta figure painting (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 2257
Argumentu nagusiaGustave Courbeta

Artistaren Langela (frantsesez L'Atelier du peintre) 1855ean Gustave Courbetek margotutako oihal gaineko olio-pintura da. Parisko Orsay museoan dago egun.

Margolaneko irudiak artistarengan eragina izan zuten alegoriak dira. Ezkerraldean, gizarte maila guztietako gizakiak daude. Erdialdean, Courbet paisaia bat egiten ari dela agertzen da, arte akademikoaren ikurra den modelo biluztu bati bizkarra emanda. Eskuinaldean Courbeten lagunak daude, hala nola George Sand, Charles Baudelaire, Champfleury, Pierre-Joseph Proudhon, edo Alfred Bruyas.

Diego Velázquez-en Meninak margolanak eraginda, Artistaren langelak, bere aldetik, eragina izan zuen Edouard Manet-en lehenengo margolanetan: Musikari zaharra eta Musika Tuilerietan hain zuzen ere.

Parisko 1855eko Munduko Erakustaldian, epaimahaiak Courbeten zenbait lan onartu zituen, baina honako hau ez. Hori zela eta, bere burua zabaltzeko, Courbetek bere erakustokia iraki zuen erakustali ofizialetik gertu. Baina goraipamen gutxi jaso zituen, Eugène Delacroix izanik babestu zuten margolari bakanetakoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]