Harlem Globetrotters

Wikipedia, Entziklopedia askea

Harlem Globetrotters AEBtako erakustaldietako saskibaloi talde bat da. Taldeko jokalariek saskibaloian trebeak izateaz gain, komedia eta antzezpenerako dohaiak dituzte. Jada mundu osoan 120 herrialdeetan barna 20.000 erakustalditik gora egin dituzte.

1926ean Chicago GlobeTrotters izenez Chicago hirian sortu zen. 1928an taldea New York hiriko Harlem auzora lekualdatu eta New York Harlem Globetrotters gisa berrizendatua izan zen. 1929an jada gaur egun arte mantendu duen Harlem Globetrotters izena jaso zuen. Gaur egun taldearen egoitza nagusia Arizona estatuko Phoenix hirian dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]