Harold and Maude

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Harold and Maude
Cat Stevensen filma
Argitaratze-data 1971
Jatorrizko izenburua Harold and Maude
Mugimendua New Hollywooda
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia erromantikoa, buddy filma Itzuli, komedia dramatikoa eta film dramatikoa
Iraupena 91 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) San Frantzisko
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Hal Ashby
Gidoigilea(k) Colin Higgins
Antzezlea(k)
Bud Cort
Ruth Gordon
Cyril Cusack
Eric Christmas
G. Wood
Tom Skerritt
Ellen Geer




[[Kategoria:G. Woodek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Ellen Geerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Colin Higgins
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Bestelako lanak
Musikagilea Cat Stevens
Argazki-zuzendaria John A. Alonzo
Fikzioa
Kontakizunaren tokia San Frantzisko
Argumentu nagusia suizidio eta zahartzaro
Historia
Jasotako sariak National Film Registry
Kanpo loturak

Harold and Maude (euskaraz Harold eta Maud) 1971ko Hal Ashby estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako umore beltz eta amodiozko drama film bat da. Ruth Gordon eta Bud Cort aktoreek antzeztu zuten. Soinu bandaren musika Cat Stevens musikariak konposatu zuen.

Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Harold Chasen (Bud Cort) heriotzarekin obsesionatua bizi eta familia onekoa den 18 urteko mutil bat da, gezurretazko suizidioak prestatu, hiletetara joan eta hileta-autoak gidatzen ditu, dena berarengandik urrutiratua dagoen eta jendartean itxurakerietan ibiltzea gustatzen zaion bere amaren nahigaberako (Vivian Pickles). Horregatik, amak Haroldi psikoanalista (George Wood) batengana bidaliko du, baina psikoanalista kasuarekin zeharo harrituta geldituko da, ez baita Haroldek bere benetazko sentimenduez mintzarazteko gai izango.

Egun batez, Harold joan ohi den hiletako batean Maude (Ruth Gordon) 79 urteko emakume adindua ezagutuko du, Haroldek bezala hiletara joateko zaletasuna duena. Piskanaka bien arteko adiskidetasun sendo bat sortuko da, gerora maitasun harremana bilakatuz. Maudek Haroldi bizitza topera bizitu eta denoi eman zaigun oparirik ederrena dela irakatsiko dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ruth Gordon: Dame Marjorie “Maude” Chardi, 79 urteko izaera askeko andrea
  • Bud Cort: Harold Chasen, heriotzarekin obsesionatua dagoen 18 urteko gaztea
  • Vivian Pickles: Chasen andrea, Harolden ama
  • Cyril Cusack: Glaucus, eskultorea
  • Charles Tyner: Victor Ball jenerala, Harolden osaba, gerran besomotz gelditutako militar ohia
  • Eric Christmas: Apaiza
  • George Wood: Harolden psikiatra
  • Judy Engles: Candy Gulf, Harolden lehen zita itsua
  • Shari Summers: Edith Phern, Harolden bigarren zita itsua
  • Ellen Geer: Sunshine Doré, aktorea eta Harolden hirugarren zita itsua.
  • Tom Skerritt: Motordun polizia

Hal Ashby zuzendariak filmean kameo bat egin zuen, jolas-parkean tren bati begiratuz igarotzen den gizon bat bezala.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]