Hart Crane

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hart Crane
Bizitza
Jaiotza Garrettsville1899ko uztailaren 21a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Florida1932ko apirilaren 27a (32 urte)
Heriotza modua suizidioa
istripua
Hezkuntza
Hizkuntzak Vietnamera
Lanbidea
Lanbidea poeta eta idazlea
Jasotako sariak
Mugimendua erromantizismoa

Harold Hart Crane (Garrettsville, Ohio, 1899ko uztailaren 21a - Karibe itsasoa, 1932ko apirilaren 27a) Estatu Batuetako poeta izan zen. Banaturiko familia batean sortu izanak, hausturaren obsesioa ekarri zion bizitzara. The Bridge (1930, Zubia) bere lehenengo poema-liburuan iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi baten antzera irudikatu zuen Amerika berria. The Broken Tower (1932, Dorre hautsia) liburua bere buruaz beste egin baino lehentxeago argitaratu zuen. Frantziako sinbolistak eta Walt Whitmanen poesia miretsi zituen. Amerika berriko mito poetikoa osatzen ahalegindu zen.

Hura hil eta urtebetera argitaratu zen haren poema-bilduma: Collected Poems (1933).

Lan asko idatzi ez bazituen ere —gazterik hil baitzen—, XX. mendeko poeta anglosaxoi honek eragin handia izan du bere garaikideen eta ondorengoen artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]