Hassi R'Mel (gas-hobia)

Koordenatuak: 32°56′50″N 3°10′14″E / 32.9472°N 3.1706°E / 32.9472; 3.1706
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hassi R'Mel (gas-hobia)
Hassi R'Mel gas field
حاسي الرمل
Kokapena
Estatu burujabe Aljeria
Aljeriako probintziaLaghouat probintzia
Kokapen fisikoaAtlasa
Koordenatuak32°56′50″N 3°10′14″E / 32.9472°N 3.1706°E / 32.9472; 3.1706
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1961
KudeatzaileaSonatrach Sonatrach
Izenaren jatorriaHassi R'mel (en) Itzuli
Dimentsioak50 (zabalera) × 70 (luzera) km

Hassi R'Melgo gas natural-hobia Aljeriako Laghouateko probintziaren hegoaldean dago, probintziako hiriburutik 120 kilometro hegoaldera. Herrialdeko gas natural-hobi handiena da, eta baita munduko handienetako bat ere. Hassi R'Mel herrixkatik gertu dago, Aljerretik 550 kilometro hegoaldera. 70 kilometro ditu iparretik hegoaldera eta 50 kilometro ekialdetik mendebaldera.

1956an aurkitu zuten, Hassi Messaoud hobi erraldoiarekin batera. Ekoizpena 1961ean hasi zen.[1] Erreserba berreskuragarriak 2.415 bilioi metro kubiko gas natural dira, eta erreserba probableak 2,7-3 bilioi metro kubiko. Urteko ekoizpen-ahalmena 100.000 milioi metro kubiko gas natural ingurukoa da.

Gasa Arzew, Aljer eta Skikda kostaldeko hirietara garraiatzen dute, eta handik Magreb-Europa, Transmediterraneo, Medgaz eta Galsi bezalako gasbideak abiatzen dira hegoaldeko Europarako.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hassi R'Mel Triasikoan sortutako gas-hobia da.[2] HR-1 putzua 1956an aurkitu zuten, rekin, eta M'Zab dortsaleko Kretazeoko antiklinal batean dago.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Bencherif, D.. (2003-2-18). (PDF) Giant Hassi R’Mel gas field. .
  2. (Ingelesez) «ALGERIA – Algeria's Gas Fields» Goliath 2007-2-5.
  3. Magloire, P. R., 1970, Triassic Gas Field of Hassi er R'Mel, Algeria, AAPG Memoir 14: Geology of Giant Petroleum Fields, Tulsa: AAPG, pp. 489-490.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]