Atlasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Atlasa
Atlas-Mountains-Labeled-2.jpg
Punturik altuena
Mendirik altuena Tubkal
Altuera 4.165 metro
Koordenatuak 31° N, 8° W / 31°N,8°W / 31; -8Koordenatuak: 31° N, 8° W / 31°N,8°W / 31; -8
Tamaina
Luzera 2.500 kilometro
Zabalera 300 kilometro
Geografia
Mendizerra nagusia Alpetar gerrikoa
Geologia
Garaia Aurrekanbriar
Artikulu hau mapa-liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atlas (argipena)».

Atlasa[1] (arabieraz: جِـبَـال الْأَطْـلَـس‎jibāl al-ʾaṭlas; amazigeraz: ⵉⴷⵓⵔⴰⵔ ⵏ ⵡⴰⵟⵍⴰⵙ, idurar n waṭlas), Atlas mendikatea ere deitua, Afrikako ipar-mendebaldeko mendi sistema da, Marokoko, Aljeria eta Tunisia zeharkatzen dituena, Mediterraneo eta Atlantikoko kostaldeak Sahara basamortutik bereiziz. 2.400 kilometro luze da, Marokoko Agadirtik Tunis hiriraino.[2] Tubkal da mendirik garaiena (4.167 metro), Marokoko hego-mendebaldean dagoena. Atlas mendietako jatorrizko biztanleak berbereak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendilerroaren izena tamazightez adrar edo adras da, mendia esan nahi du; beraz tautotoponimoa da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendilerroa lau eskualdetan banatu daiteke:

Antiatlasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Antiatlasa»

Antiatlasa Marokoko hego-mendebaldetik ipar-ekialderantz hedatzen da, Ouarzazate eta Tafilalt hiriraino (500 kilometro inguruko luzera). Hegoaldean Sahara basamortuarekin du muga. Ekialdeko muturrean Jbel Saghro dauka, eta iparraldeko muga Atlas Garaia da. Djebel Siroua da gailurrik gorena (3.304 metro).

Atlas Garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tubkal mendia (4.167 metro), Atlas Garaian.
Sakontzeko, irakurri: «Atlas Garaia»

Atlas Garaia Marokoko erdialdean dago, eta Ozeano Atlantikoaren kostaldetik Maroko eta Aljeriaren arteko mugara hedatzen da. Hegoaldean, Antiatlasa du, eta iparralderantz Marrakexeraino iristen da. Eskualdeko herri nagusiak Tahanaoute, Amizmiz, Asni, Tin Mal, Ijoukak eta Oukaïmden dira.

Atlas Ertaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atlas Ertaina Marokon kokatzen da osorik. Marokoko hiru mendilerroetatik mendebaldekoena da. Hegoaldean, Moulouya eta Oum Er-Rbia ibaiak zeharkatuta, Atlas Garaia dago. Iparraldean, Sebou ibaia zeharkatuta, Rif mendiak daude, Espainiako Mendikate Betikoaren hedapena.

Tell-eko Atlasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Tell-eko Atlasa»

Tell-eko Atlasa Marokotik Tunisiara doan 1.500 kilometroko mendilerroa da, Mediterraneo itsasoaren kostaldearen parean. Mendebaldeko muturra Atlas Ertainan dago.

Aures mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aures»

Aljeria eta Tunisiako Aures mendiak Atlas mendietako ekialdeko muturra dira.

Saharako Atlasa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Saharako Atlasa»

Aljeriako Saharako Atlasa Atlas mendietako ekialdeko aldea da. Mendilerroaren mendirik altuena Djebel Aissa da (2.236 metro). Saharako iparraldeko muga da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   162. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0162.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-1-17 .
  2.   Atlas Mountains, britannica.com, https://www.britannica.com/place/Atlas-Mountains. Noiz kontsultatua: 2018-8-26 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atlasa Aldatu lotura Wikidatan