Edukira joan

Hatchet Inn (Bristol)

Koordenatuak: 51°27′14″N 2°36′02″W / 51.453967°N 2.600431°W / 51.453967; -2.600431
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hatchet Inn (Bristol)
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaCity of Bristol
Koordenatuak51°27′14″N 2°36′02″W / 51.453967°N 2.600431°W / 51.453967; -2.600431
Map
Inaugurazioa1606
Ondarea
Ondare Ingelesa1372291

Hatchet Inn (euskaraz Aizkoraren Ostatua) Ingalaterrako Bristol hiriaren erdigunean dagoen taberna historiko bat da. 1606an ireki zen eta Bristolen oraindik jardunean diharduen tabernarik zaharrena da[1]. Ingalaterrako Ondarearen II mailako eraikinen zerrendan dago[2].

2006an laugarren mendeurrenaren ospakizunak egin ziren. Inguruko kaleak itxi egin ziren eta zerbitzari zein bezeroak XVII. mendeko janzkeraz apainduta ibili ziren[3].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendearen hasieran Clifton basoak estaltzen zuen ingurua eta bezeroak aizkora aldean zeramatela sartzen ziren tabernara, horregatik du Hatchet izena[4].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1606an ireki zen. Ez da XVII. mendetik jardunean dirauen taberna bakarra Bristolen baina bai zaharrena, Llandoger Trow taberna 1664koa baita[5].

XVIII, eta XIX. mendeetan boxeo ring-a izan zuen eta oilar demak ere egin izan ziren. Patioan dagoen plaka batek gogoratzen ditu horiek[4]. XVIII. mendean arratoien putzu bat ere izan zen. Bertan arratoi, sagu eta antzeko animaliak sartzen ziren eta apustuak egiten ziren txakurrek zenbat denbora beharko zuten guztiak ehizatu eta hiltzekozeko.

Denmark Avenueri begira dagoen aldean jatorrizko atalak daude. Bigarren Mundu Gerrako nazien bonbaketek gainerako eraikinak kaltetu zituzten eta ondoren berreraiki egin ziren[4].

Auzoa berregituratzean Hatchet Inn errespetatu egin zen eta Frogmore Street kalea bitan banatu zen taberna inguratuz, uharte bat bailitzan. Estiloz ere Tudor Aroko eraikina uharte bat da inguruko eraikin modernoen artean[3].

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Hatchet Inn taberna eta jatetxea da. Goiko solairuan billarrean aritzeko gela du eta beste hainbat gela ere bai elkarteek alokatu ditzaketenak[5]. Garagardoak hartzeko patioa ere badu.

Kultur jarduera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. hamarkadatik aurrera Bristolen musika alternatiboa sustatzen duen taberna apurretako bat da, rock musika batez ere[6]. Goiko solairuan dagoen areto txiki bat erabiltzen da horretarako. Hatchet Inn tabernaren atzealdean Cannon Cinema ere bazegoen baina 2000an itxi zituen ateak. Haren tokian Academy Night Club/gig dago orain kontzertuak egiten dira.

Anna Freeman idazlearen "The Fair Fight" eleberriko kokalekuetako bat da[7].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «JW Bassett | The Hatchet Inn» www.jwbpubs.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  2. (Ingelesez) «THE HATCHET PUBLIC HOUSE, Non Civil Parish - 1372291 | Historic England» historicengland.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  3. a b (Ingelesez) «The Hatchet Inn» citydays.com 2022-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  4. a b c «Pub of the week: The Hatchet Inn | Bristol Culture» web.archive.org 2014-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  5. a b (Ingelesez) seancarroll. (2020-10-31). «The Oldest Pubs In Bristol And Their History» Travel Bristol (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  6. «Punk/rock Night at Hatchet Inn» Headfirst Bristol (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
  7. (Ingelesez) «The Fair Fight» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]