Tudor Aroa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tudor Aroa (ingelesez: Tudor period, orokorrean, 1485 eta 1603 urteen arteko denborari dagokio, bereziki Ingalaterrako historiari dagokionez. Bere izena Ingalaterrako Tudor dinastiaren erregealdiarekin bat datorrelako du.[1]. Erreforma protestantea, erresuma honetan, garai honetan hasi zen. Batzuetan, Elisabet I.aren erregealdia (1558-1603) ere barnean hartzen du, sarri, Isabeldar Aro bezala bereiz izendatzen den arren.

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartako udalerriak, konparatiboki, txikiak eta gainpopulatuak ziren.[2] Galtzada-harrietako kaleak estuak ziren eta zikinak egoten ziren, ur zikinak zeramatzaten estoldak, aire zabalean, kaleekiko paraleloan zihoazelako. Arratoiek eta euliek tifus eta izurri bubonikoa bezalako gaixotasunak hedatzen zituzten. Biztanle gutxi bizi ziren berrogei urte bete arte, eta sarritan haurrak bost urte bete aurretik hiltzen ziren.

Etxeak eta jateko ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberatsenak, orokorrean, landetxe handietan bizi ziren,[3] 150 zerbitzari ere bazituztenak. Etxe horiek tximinia asko zituzten, gela zabaletan beroa mantentzeko beharrezkoak ziren eta. Sua zen, gainera, janaria prestatzeko bide bakarra.

Oreina funtsezkoa zen aberatsenen dietan; zozoa edo hegatxabala ere jaten zuten maiz. Bestalde, patatak ez ziren oso hedatuak, Walter Raleigh bezalako esploratzaileek ekarri ondoren, nekazariak euren laboreetan sartzen hasi zirelako. Eztia, normalean, elikagaiak goxatzeko erabiltzen zen, ez baitzen erraza azukrea lortzea. Hala ere, izatekotan otordu guztietan erabiltzen zuten, baita haragian ere.

Pobreek ez zuten inoiz azukrea edo patatak lortzeko aukerarik izaten, eta ia inoiz ez zuten haragirik jaten. Noizbehinka untxiak harrapatzen edo arrantza egiten zuten, baina denbora gehienean ogiz eta barazkiez, hala nola azaz edo arbiz, elikatzen ziren.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia pobreetako seme-alabek ez zuten eskolara joateko aukerarik izan. Ekonomikoki hobeto kokatuta zeuden etxeetan, haurrek frantsesez irakurtzen eta idazten irakasten zieten tutoreak zituzten. Hala ere, gizonezkoak monasterioetako eskoletara bidaltzen zituzten, non, nagusiki, latina ikasten zuten hirurogei ikasle arteko geletan. Neska gutxi joaten ziren eskolara.

Denbora-pasak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberatsak oreinak eta basurdeak ehizatzera ateratzen ziren beren oturuntzetarako. Esgrimaz ere gozatzen zuten, eta justa lehiaketara joaten ziren. Behartsuek futbol antzeko joko bat jokatzen zuten, non batzuk besteen gainetik salto egiten zuten eta sarritan lepoan eta bizkarrean hausturak izaten zituzten. Antzoki batzuetan obrak egiten zituzten, tartean William Shakespearerenak; operak ere arrakasta handia zuen klase altuenen artean.

Tudor etxeko monarkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. John Guy (1988) Tudor England, Oxford University Press, p. 32
  2. Edward Potts Cheyney, The European Background of American History: 1300–1600 (1904) pp 261–70
  3. Ian Dawson, The Tudor century (1993) p. 214

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]