Hauteskunde-Batzorde Zentral
Hauteskunde-Batzorde Zentrala | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | HBZ JEC |
Mota | Espainiako Hauteskunde-Administrazioa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kide kopurua | 15 |
Erabilitako hizkuntza | Espainola |
Agintea | |
Lehendakaria | Segundo Menéndez Pérez (en) ![]() |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1985eko ekainak 19 |
webgune ofiziala |
Hauteskunde-Batzorde Zentrala edo HBZ[1] Espainiako Hauteskunde-Administrazioren goreneko organoa da, Espainiako hauteskunde guztietan (orokor, autonomiko, udal zein supraestatal) monitorizazio- eta erregistro-funtzioak dituena. 1985eko ekainaren 9an sortua, 5/1985 Lege Organikoaren bitartez,[2] egoitza Madrilgo Espainiako Diputatuen Kongresuan du, eta bere funtzioak "Hauteskunde-Zentsuaren Bulegoaren jokabidea gainbegiratzea eta hauteskunde-prozesuaren gardentasuna bermatzea" dira.[3]
Osaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]5/1985 Lege Organikoaren arabera, HBZ hurrengo modura osatzen da: Espainiako Auzitegi Goreneko zortzi kide, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) zozketatutakoaren arabera; bost kide, Zuzenbidean edo Zientzia Politiko eta Soziologian katedradunak, jardunean, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politiko, koalizio, federazio edo agrupazioen proposamenen arabera; idazkari bat (Diputatuen Kongresuko Idazkari Nagusia) eta Hauteskunde-Zentsuaren Bulegoaren zuzendaria, azken honek soilik kalitateko botorako eskumena duena. Legearen arabera, batzorde honen osaera Kongresurako hauteskundeak deitzen diren bakoitzean berritu beharko litzateke, hala beti egin ez bada ere. HBZaren azpitik, HB autonomiko, probintzial eta "zonako" HBak aurki daitezke ere, barruti judizialeko.[4]
HBZko presidenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985a baino lehen, HBZko presidentea 1977/20 Errege-Dekretuaren bitartez hautatzen zen:[5][6]
Urtea | Izena |
---|---|
1977/07 | Valentín Silvia Melero |
1977/09 - 1980/10 | Ángel Escudero del Corral |
1980/11 - 1985 | Federico Carlos Sainz de Robles y Rodríguez |
1985 - 1987 | Paulino Martín Martín |
1987 - 1991 | Francisco Tuero Bertrand |
1991 - 1993/03 | José Hermenegildo Moyna Ménguez |
1993/03 - 1994 | Ángel Rodríguez García |
1994 - 1997 | Francisco Soto Nieto |
1997 - 1999/04 | José Luis Albacar López |
1999/04 - 2000 | Juan Antonio Xiol Ríos |
2000 - 2004 | Enrique Cáncer Lalanne |
2004 - 2008 | José María Ruiz-Jarabo Ferrán |
2008 - 2012 | Antonio Martín Valverde |
2012 - 2017 | Carlos Granados Pérez |
2017 - 2019 | Segundo Menéndez Pérez |
2019 - 2020 | Antonio Jesús Fonseca-Herrero Raimundo |
2020 | Miguel Colmenero Menéndez de Luarca[8] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b88bf55ea1f734f3c6. (2020-06-03). «Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Hauteskunde-batzordeen erabakiak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
- ↑ «BOE.es - Documento BOE-A-1985-11672» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
- ↑ «ELPAIS.com - JEC - Junta Electoral Central - - A Fondo - Organismos» web.archive.org 2007-01-28 (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
- ↑ (Katalanez) Palomares, Azahara. «Jutges de les urnes - 02 des 2017» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (1977-04-04). «Composición de la Junta Electoral Central» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
- ↑ «BOE.es - Documento BOE-A-1977-7445» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
- ↑ «Administración Electoral. Junta Electoral Central. Composición histórica.» www.juntaelectoralcentral.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).
- ↑ «Administración Electoral. Junta Electoral Central. Composición.» www.juntaelectoralcentral.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-02).