Hautsi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hautsi Hego Euskal Herriko gazte erakunde iraultzaile bat izan zen.

Hautsi 1991n sortu zen, Kemen (EMKren gertuko gazte erakundea) eta Iraultza Taldeak (LKIren gertukoa) bat egin ondoren, Zutik alderdiaren sortze prozesuarekin aldi berean. Erakundea Durangon, Oreretan, Iruñerrian, Tuteran, Gasteizen, Bilbon eta Debagoienan hedaturik zegoen batez ere[1].

1997an, drogen legeztapenaren aldeko Tan legales como la cerveza izeneko kanpaina abiatu zuen[2].

1990eko hamarkadan zehar militanteak galduz joan ostean, hamarkada bukaeran Hautsi desagertu egin zen. 2000ko hamarkadak aurrera egitearekin batera, halaber, Zutik-ek bere gazte adar propioa sortu zuen, Zutik-gazteak alegia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mujika Zubiarrain, G. (2004): Gazte Matxinada. Inoiz kontatu gabeko historia, Senpere: Xirika, 338-339 orr.
  2. Ibidem, 506 orr.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal Herriko gazte erakunde politikoak
Aitzina!ErnaiEuzko GaztediGazte AbertzaleakGazteok BaiGazte KomunistakIratzarriJeunes Populaires
Jóvenes Demócratas de NavarraJSE-EgazJuventudes NavarrasMouvement des Jeunes Communistes
Mouvement des Jeunes SocialistesNafarroako Gazte SozialistakNuevas Generaciones del País Vasco