Edukira joan

Hayal de Ponata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hayal de Ponata
Map
Kokapena
Koordenatuak43°0′36″N 3°5′10″W
Ezaugarriak
Garaiera995
Sakonera415[1]
Luzera45.000[1]

Hayal de Ponata Arabako Aiara, Bizkaiko Urduña eta Burgosko probintziako Lausa Harana udalerrien azpian dagoen kobazulo sistema bat da, Arabako handiena eta Iberiar Penintsulako handienetako bat. 1983an aurkitu zuen Arabako Espelelogia Taldeak, SI.44 izena duen atea. Korrontea ateratzen zen zulo bat ikertzeko asmoarekin ireki zen ate hau, Urduñako udalerrian. Gaur egun beste bi sarrera ditu: Sima del Hayal de Ponata (SI.57) eta Sima del Barranco de Kobata (SR.7)[2][3].

Kobazuloa 1983an ikertu zen lehenengo aldiz. Urte horretako apirilean zuloa ireki eta hainbat leku ikertu ziren. Urtea bukatzerakoan 12.500 metroko ibilbidea kartografiatu zuten. 1984an kanpamentu bat ezarri zen barruan eta urte horretako urrian Grupo Espeleológico Edelweiss eta Bilboko GAES espelelogoekin batera 17.000 metroko kartografia egin zen. 1985an gorago zegoen "Secdtor aguas arriba" kobarekin batzea lortu zen, guztira 32.000 metroko ibilbidearekin. -300 metroko sakoneraraino heldu zen. Hurrengo urteetan hainbat galeria ikertu diren eta 40.000 metrotara heldu zen. 1989an beste irteera batzuk bilatzeari ekin zioten.<fre name="Edelweiss" />.

Kobazuloaren galeria gehienak ekialdetik mendebalderako norabidean daude[2].

Geologia eta hidrologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urduñako mendietan kokatzen den kobazulo hau kareharri-dolomitazkoa da. Koniaziar ertain-berantiarrekoa arrokak dira.

Bi erreka nagusi daude: Hayal de Ponata ibaia, "Sector Río Arriba"n hasi, Meandro Paulova, La Cloaca eta Alcantarillatik pasa eta P.11 putzuan galtzen dena, 2.500 metrotara. Bigarren ibaiak Río de la Lobera izena jasotzen du eta sarreratik 4.200 metrotara agertzen da, P.23aren ondoan. Putzu horretatik 1.000 metrora desagertzen da.[2]

Bertako urak Quincoces de Yuson dagoen Cueva del Aguan agertzen dira[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Cavidades. Grupo Espeleólogico Alavés - Arabako Espeleologia Taldea 2009-07-22 (Noiz kontsultatua: 2010-06-27).
  2. a b c (Gaztelaniaz) El Karst de Sierra Salvada Alta, Alavesa y Burgalesa. Edelwiess (Noiz kontsultatua: 2010-06-27).
  3. (Gaztelaniaz) Hayal de Ponata. Grupo Edelweiss (Noiz kontsultatua: 2010-06-27).
  4. (Gaztelaniaz) García Gómez, Roberto F.. (2004ko iraila). (PDF) Espeleobuceo en la Cueva del Agua. Grupo Edelweiss (Noiz kontsultatua: 2010-06-27).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]