William Randolph Hearst

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
William Randolph Hearst
William Randolph Hearst cph 3a49373.jpg
Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganbarako kidea

1903ko martxoak 4 - 1907ko martxoak 4
Barrutia: New York's 11th congressional district
Bizitza
Jaiotza San Frantzisko1863ko apirilaren 29a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Beverly Hills1951ko abuztuaren 14a (88 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Aita George Hearst
Ama Phoebe Hearst
Ezkontidea(k) Millicent Hearst  1951ko abuztuak 14)
Bikotea(k) Marion Davies
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, erreportaria, argitaratzailea eta socialitea
Lantokia(k) Washington
Sinesmenak
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0372558
William Randolph Hearst Signature.svg

William Randolph Hearst (San Frantzisko (Kalifornia), AEB, 1863ko apirilaren 29a - Beverly Hills, AEB, 1951ko abuztuaren 14a) politikaria eta enpresaburua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrogeitik gora egunkariren eta aldizkari-sail baten jabea, besteak beste, New Yorkeko Morning Journal eta New York Americanen jabea. Kazetaritza sentsazionalista sustatu zuen, eta hartaz baliatu zen eragin handiko kanpainak bultzatzeko. Ezagunenetariko bat Estatu Batuek, Kubaren auzia zela medio, Espainiaren aurka aldarrikaturiko gerrarena da. Izan ere, Hearstek era guztietako hilketak egotzi zizkien espainiarrei egunkarietan; hala, hein handi batean, Estatu Batuen esku-hartzearen (1898) eragile izan zen.

Bide beretik, arrisku horia izenaz ezagutu zenaren zabaltzailea izan zen, Asia aldeko herrialdeetatik Mendebalderantz etor zitekeen arriskuarena, alegia. Politikan saiatu arren, ez zuen ondorio onik lortu.

Hearsten bizitza izan zen Orson Wellesen Citizen Kane filmaren inspirazio-iturria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Randolph Hearst Aldatu lotura Wikidatan