Hejirako eguzki egutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Hejirako eguzti egutegia (persieraz: گاه‌شماری هجری خورشیدی‎‎, paxtueraz: لمريز لېږدیز کلیز‎‎), batzuetan Hejirako Shamsi egutegia ere deitua eta SH gis alaburtua Iran eta Afganistaneko egutegi ofiziala da. Irango Ordu Estandarrarekin kalkulatzen da (52,5ºE eta GMT+3,5) ekinozioaren arabera. Modu hau egutegi gregoriotarra baino askoz zehatzagoa da, ez dituelako erabiltzeko arau matematikoak, baizik eta behaketa astronomikoa.

Hamabi hilabete ditu, bakoitza zodiakoko zeinu bati lotua. Lehenengo sei hilabeteek 31 egun dituzte, hurrengo bostek 30 egun eta azkenak 29 egun urte normaletan eta 30 urte bisistuetan. Urte Berria beti martxoko ekinozioan da.