Noruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Haft Sīn mahaia, Noruzeko tradizio nagusia.

Noruz[1] edo Naw-Rúz (persieraz: نوروز‎ nouˈɾuːz, euskaraz: «egun berria») urte berri tradizionala da Iran, Azerbaijan, Uzbekistan, Tajikistan, Turkmenistan, Pakistan, Indiako tokiren batzuetan eta kurduen artean. Turkian eta Asia Erdialdeko herrialderen batzuetan ere ospatzen da. Mundu osoko bahá'íek ere egun horretan ospatzen dute urtearen hasiera.

Noruz, Udaberriaren lehen eguneko jaialdia eta irandar urtearen hasiera da. Elkarteren batzuk, martxoak 21ean ospatzen dute, eta, beste batzuk, udaberriko ekinokzioan, martxoak 20, 21 edo 22an izan daitekeena.

Noruz hitza nava = berria eta rəzaŋh = eguna/eguneko argia avesteratik dator; "egun berria" esangurarekin, eta esangura berbera mantentzen du egungo persieran (nou = berria eta rouz = eguna).

Ohiko aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noruz, gutxienez 3.000 urtez ospatu da, eta gogor errotuta dago zoroastrismoko erritu eta tradizioetan. Gaur egun, Noruz jaialdia, Persiar Inperioaren barnean egon ziren edo honen eragina jasan zuten herrialde askotan ospatzen da: Iran, Kurdistan, Irak, Afganistan, Ekialde Ertainaren zati batzuk eta Tajikistan, Uzbekistan, Azerbaijan, Turkmenistan, Kazakhstan eta Kirgizistan antzinako sobietar errepublikak. Zoroastroar parsiek eta Indian bizi diren irandarrek ere ospatzen dute, eta jai eguna da Turkian, non Nevruz edo Bayram turkieraz deitzen den eta Newroz kurdueraz.

Herrialde askotan, erabiltzen den agurra Ayd-e Norouz Mubarak da (Mubarak = zorionak), persieraz. Turkian, agurra, Bayraminiz Mubarek/ktulu olsun (turkieraz) eta Cejna wa pîroz be (kurdueraz) da.

Zoroastroar egutegiaren Fasli aldaeraren jarraitzaileentzat, Noruz, euren urteko lehen eguna da. Zoroastroar egutegiaren beste aldaera batzuk, Noruz bi aldiz ospatzen dute, bata Jamshedi Noruz bezala, martxoak 21ean, udaberriaren hasiera bezala, eta bigarren Noruz bat uztail edo abuztuan.

Bahá'í Fedearen jarraitzaileek, Iranen sortutako erlijio bat, Bahá'í egutegiari jarraituta, naw-rúz egunean ospatzen dute urte berria, Hemeretzi Egunen Baraualdiaren ostean. Persiar bahaiek, berarekin lotutako ohitura asko dituzte; baina, beste toki batzuetako bahá'íek tokiko ohituren arabera ospatzen dute jai eguna. Amerikar bahá'í elkarteek, adibidez, laudoriorik gabeko bazkari bat izaten dute, beren idazteunetako irakurketa eta otoitzekin batera. Euskal Herriko bahá'íek bilera handiak egiten dituzte naw rúz ondoko igandean, otoitzak, arte saioak, haurrentzako jolasak eta janaria partekatuta. Naw Ruz, bahá'í idazteunen arabera, udaberriko ekinokzioan hasten da, eta hala ospatzen dute mundu osoko bahá'íek 2015etik aurrera; ordura arte beti martxoaren 21ean ospatzen zuten. Egun horretan, ahal izanez gero, ez dute lan egiten, eta haurrak ez dira eskolara joaten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Beste aldaera batzuk: Nouruz, Norouz, Norooz, Narooz, Nawru, Nauruz, Nawroz, Noruz, Nohrooz, Novruz, Nauroz, Navroz, Naw-Rúz, Nowroj, Navroj, Nevruz, Наврӯз, Newroz, Navruz, Navrez, Nooruz, Nauryz, Nevruz, Nowrouz, ნავრუზი, नवरेह, નવરોઝ

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]