Makareo (argipena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makareo» orritik birbideratua)

Makareo (grezieraz: Μακαριος, «zoriontsua», «zortetsua»), greziar mitologiako zenbait pertsonaiaren izena da:

  • Heliadetako bat, Helios eguzki jainkoa eta Rodo lamiaren semea. Bere anaia eta amarekin batera, Rodas uhartean gobernatu zuen, Telkinek, Zeusek suntzi ez zitzan, handik ihes egin zutenean. Makareo, bere aitak hala erakutsi ziolako, astrologia eta metalgintzan nabarmendu zen, baina, hauetan, bere anaia Tenagesek gainditu zuenez, bere beste hiru anaikin batera, Tenagesen erailketa prestatu zuen. Krimen hau ezagutu zenean, Rodasetik ihes egin behar izan zuen, Lesbos uhartean erbesteratuz, bertako errege izan zelarik, konkistatu zituen inguruko beste lurralde batzuena bezala. Mitilene, Zidrolao eta Metimnaren aita izan zen, azken hau, ondoren, uharteko jainkoa zen Lesbosekin ezkonduko zelarik.
  • Lesboseko errege bat, Kromakoren semea, eta, beraz, Zeusen biloba. Sarri, aurrekoarekin nahasten da.
  • Arkadiako printze bat, Likaonen semea, Zeusek jainkoei giza sakrifizioak egiteagatik otso bihurtu zuen gizona. Makareo, bere erruki ezagatik nabarmentzen zen, eta Zeus, ezkutuan, haren jauregira, haren krimenen benetakotasuna frogatzera joan zenean, likaontarrek, euren anaietako bat hil zuten eta afari bezala zerbitzatu zuten, benetan jainko bat ote zen jakiteko. Jaki izugarria zein zen ikusirik, Zeusek, likaondarrak otso bihurtu zituen, edo bere tximistarekin hil zituen. Makareo honek, Arkadian, Makarea hiria sortu zuen.
  • Eolo eta Enareteren seme bat, bere arreba Kanatzeaz maitemindu, eta, honekin, Anfisa izeneko alaba bat izan zuena, hilkorrentzako intzestua bekatua zela ez baitzekiten. Euren aitak intzestuaren berri izan zuenean, bere biloba zakurretara bota nahi izan zuen, eta Kanatzeari, honek bere buruaz beste egiteko erabili zuen ezpata bat bidali zion. Makareok, garaiz ihes egin ahal izan zuen bere aitaren zigorretik, eta Delfoseko santutegian babestu zen, non Apoloren apaiz bezala sartu zen. Denborarekin, bere alaba Anfisa, jainko honen maitalea izan zen, eta, elkarrekin, Anfiso izeneko seme bat izanez. Apolok, Makareoren beste alaba bat ere maitatu zuen, Eubea, berarekin, Agreoren ama izan zena. Istorioaren beste bertsio batek, Makareok, bere arrebak erabili zuen ezpata berarekin bere buruaz beste egin zuela dio.
  • Nereto edo Neriko mendiko tokitar bat, Itaka uhartean, Odiseo honen abenturetan jarraitu zuena. Izan ere, Zirtzek zerri bihurtu zituenetako bat izan zen. Bere abenturak amaitu zirenean, Makareo, Koneten bizitzen jarri zen, non Eneasekin aurkitu zen.
  • Jason eta Medearen seme bat, Mermero ere deitua. Bere amak hil zuen Korinton, honek, bere senarrak, Kreonte erregearen alabarekin ezkontzeko uzteko asmoa zuela jakin zuenean. Beste bertsio batzuen arabera, Korintoko biztanleek hil zuten harrikadaka, bere amak, hiriko boterea lortzeko erabiltzen zituen trikimailuez aspertuta, edo lehoi eme baten aurkako borrokan hilda.
  • Erigdompo zentauroa Piritooren ezkontzan hil zuen lapitar bat
  • Lesbosen sortzailea, Kreneoren semea, eta, beraz, Zeusen biloba.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]