Helin Bölek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Helin Bölek
Helin Bölek.jpg
Bizitza
Jaiotza Istanbul, 1992
Herrialdea  Turkia
Heriotza Istanbul2020ko apirilaren 3a (27/28 urte)
Heriotza modua suizidioa: Gose-greba
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta militante politikoa
Kidetza Grup Yorum

Helin Bölek (1992 - Istanbul, Turkia, 2020ko apirilaren 3a) turkiar abeslaria eta ekintzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko apirilaren 3an hil zen Helin Bolek. [1]Grup Yorum taldeko Helin Bolek abeslariak 288 egun igaro zituen greban, espetxeratutako haren kideen askatasuna eskatzeko.[2]

Helin Bolek turkiarrak 28 urte zituen, eta Grup Yorum folk musika taldeko abeslaria zen.[3] Ibrahim Gokcek kidearekin batera hasi zuen gose greba. Haien[4] eskaerak ziren taldeko zazpi kideren askatasuna, haien aurkako atxilotze aginduen deuseztatzea, eta taldearen kontzertuen debekuaren zein haien entseatzeko tokiaren, Idil kultur gunearen, aurkako sarekaden amaiera.[5]

Grup Yorum taldea 1985ean sortu zuten, Istanbulen. Ordutik, taldearen osaketa aldatuz joan da etengabe: dozenaka lagunek osatu dute. Euren letren mezu sozialista eta antiinperialistengatik nabarmendu dira, bai eta folklore kurdu eta turkiarra konbinatzeagatik ere. 1990eko hamarkadan egin ziren bereziki ezagun.[6]

Helin Bolek omentzeko eta gose grebari eusteko deia.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Muere la cantante turca Helin Bolek, en huelga de hambre contra la persecución política» www.meneame.net . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  2. Eslava, Ane. «Helin Bolek abeslari turkiarra hil da, jazarpen politikoaren aurkako gose greban» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  3. (Ingelesez) AP. (2020-04-03). «Member of banned Turkish folk group dies after hunger strike» The Guardian ISSN 0261-3077 . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  4. (Gaztelaniaz) «Muere la cantante turca Helin Bolek, en huelga de hambre contra la persecución política» La Vanguardia 2020-04-03 . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  5. (Gaztelaniaz) «Muere la cantante turca Helin Bolek tras 228 días en huelga de hambre» Avispa Midia 2020-04-03 . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  6. (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2020-04-04). «Muere una cantante turca tras 288 días en huelga de hambre» elperiodico . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.
  7. (Turkieraz) «Helin Bölek’i anma, açlık grevi direnişçilerine sahip çıkma çağrımız» www.hdp.org.tr . Noiz kontsultatua: 2020-04-04.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Turkia
Artikulu hau Turkiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.