Helin Bölek
Helin Bölek | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Diyarbakır, 1991ko ekainaren 5a |
Herrialdea | Turkia |
Lehen hizkuntza | turkiera |
Heriotza | Istanbul, 2020ko apirilaren 3a (28 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: Gose-greba |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta militante politikoa |
Kidetza | Grup Yorum |
Helin Bölek (Diyarbakır, Turkia, 1991ko ekainaren 5a – Istanbul, 2020ko apirilaren 3a)[1] turkiar abeslaria eta ekintzailea izan zen.
Bizitza eta borroka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bölek, Diyarbakr familiako alabak, artegintzan lan egin zuen gaztaroan. Grup Yorumen bakarlari gisa parte hartu zuen.[2] Grup Yorum taldea 1985ean sortu zuten, Istanbulen. Ordutik, taldearen osaketa aldatuz joan zen etengabe: dozenaka lagunek osatu zuten. Euren letren mezu sozialista eta antiinperialistengatik nabarmendu ziren, bai eta folklore kurdu eta turkiarra konbinatzeagatik ere. 1990eko hamarkadan egin ziren bereziki ezagun.[3] Lehen aldiz atxilotu zuten Istanbuleko Idil Kultur Etxean polizia-operazio batean, 2016ko azaroan, taldeko beste zazpi kiderekin batera, "poliziari aurre egin, iraindu eta erakunde terrorista bateko kide izateagatik". Turkiako gobernuak kolusioa leporatu zion Grup Yorumi DHKP-C erakunde marxista-leninistarekin, Turkiak terrorista gisa seinalatzen zuenarekin, zeinean oinarririk gabeko akusazioak baitzeuzkan.[4] Bandako kideek, Bahar Kurt, BarθYüksel eta Ali Aracsel-ek, 2019ko maiatzaren 17an gose-greba "mugagabe eta itzulezina" hasi zutela iragarri zuten, estatuaren presioak, kontzertuen debekuak eta kultura-zentroetako 'sarekadak' amaitzeko.
Bölek-ek gose-grebarekin bat egin zuen 2019ko ekainean.[5] 2019ko azaroan askatu zuten, baina barau egiten jarraitu zuen.[6] 2020ko martxoaren 11n, Ibrahim Gökçek eta Helin Bölek Umraniyeko Estatuko Ospitalera eraman zituzten, polizia-sarekada baten ondoren,[7] goiz horretan, Armutlu-ko etxean, Istanbulen.[8] Didem Ünsal abokatuak egindako aitorpenetan zera esan zuen, Grup Yorumeko bi kideek ospitalera anbulantzian eraman zituztela adierazi zutela, eta larrialdi-gelan sartu zituztela. Han gaineratu zuten ez zutela onartzen ebakuntza edo tratamendurik.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helin Böl turkiarrak 28 urte baino ez zituela, 2020ko apirilaren 3an hil zen, Istanbulen, bere etxean gose-greban 288 egun eman ondoren.[9] Ibrahim Gokcek kidearekin batera hasi zuen gose greba.[10] Haien eskaerak hauexek ziren: taldeko zazpi kideren askatasuna, haien aurkako atxilotze aginduen deuseztatzea, eta taldearen kontzertuen debekuaren zein haien entseatzeko tokiaren, Idil kultur gunearen, aurkako sarekaden amaiera.[1] Tayyip Erdoanek gidatuta, Gobernu turkiarrak bandari egindako tratamenduaren aurka egiteko bitarteko gisa eta espetxeratutako taldekideen askatasuna eskatzeko.egin zen greba.[2][11]
Aintzatespena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helin Bólek omentzeko eta gose grebari eusteko deia zabaldu zen.[12]
Helin Böleken heriotzak jendetza mugiarazi zuen Alevis baterantz. Alevis-ak hamabi imanen irakaskuntza mistikoak (batini) eta Hajj Bektash Veli santu mistikoa jarraitzen dituen talde etnorreliztar heterodoxo eta sinkronikoa dira. Alebismoa Turkian egiten da batez ere, eta haren banaketa geografikoaren mapa bat dator, neurri batean, biztanle kurduen eremuekin, nahiz eta haren jarraitzaile batzuk baino ez diren kurduak. 'Alevis' horretaranzko martxan jende piloa negarrez joan zen. Martxa itzela ikusita, poliziak parte hartu zuen, eta hainbat kide atxilotu zituen.[13]
Baina jende multzoak hilkutxa Alevisera eramatea lortu zuen.[8] Hilerrira joan nahi zuten, baina poliziak eragotzi egin zuen eta berriro ere zeremoniako hainbat parte-hartzaile atxilotu zituen. Poliziak Helin Bölek hilerrira eraman zuen.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Muere la cantante turca Helin Bolek, en huelga de hambre contra la persecución política» www.meneame.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ a b (Ingelesez) AP. (2020-04-03). «Member of banned Turkish folk group dies after hunger strike» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) Periódico, El. (2020-04-04). «Muere una cantante turca tras 288 días en huelga de hambre» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Frantsesez) «Turquie : Helin Bölek, chanteuse engagée en grève de la faim, est morte» Franceinfo 2020-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
- ↑ www.rudaw.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
- ↑ (Ingelesez) «Turkish Musician Dies Following Hunger Strike» PEN America 2020-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
- ↑ (Ingelesez) «Helin Bölek of Turkish band Grup Yorum dies after hunger strike» Ahval (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
- ↑ a b (Ingelesez) «Tribute to Helin Bölek of Group Yorum» ANF News (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
- ↑ Eslava, Ane. «Helin Bolek abeslari turkiarra hil da, jazarpen politikoaren aurkako gose greban» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere la cantante turca Helin Bolek, en huelga de hambre contra la persecución política» La Vanguardia 2020-04-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Turkieraz) «288 gündür ölüm orucunda olan Grup Yorum üyesi Helin Bölek hayatını kaybetti» BBC News Türkçe (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
- ↑ (Turkieraz) «Helin Bölek’i anma, açlık grevi direnişçilerine sahip çıkma çağrımız» www.hdp.org.tr (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ a b (Ingelesez) «Police detain many people at the funeral of Helin Bölek» ANF News (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).