Henri Gavel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Henri Gavel
Bizitza
Jaiotza Saint-Pol-sur-Ternoise1880ko maiatzaren  22a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Angelu1959ko urriaren  15a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea eta erromanista
Enplegatzailea(k) Tolosako Unibertsitatea

Henri Gavel (Saint-Pol-sur-Ternoise, Pas-de-Calais, 1880ko maiatzaren 22 - Lapurdi, 1959ko urriaren 15), Frantziako hizkuntzalari eta euskaltzaina izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baionako lizeoan gaztelaniazko irakaslea zela, euskara ezagutu eta ikasi zuen. Hantxe Eusko Ikaskuntza erakundearen kide bihurtu zen. Gero, Toulouseko Unibertsitatearen Letren Fakultateko irakaslea izan zen. Euskaltzain ere bazen.

Gaskoiera ere menperatu zuenez, Institut d'Estudis Occitans eta Baionako Acadèmia gascona erakundeen kidea zen. Gainera, Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne edo Société des Amis du Musée Basque erakundeen kidea ere bazen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura-aldizkari asko izan ziren haren artikuluak argitaratu zituztenak: Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, Gure Herria, Gernika, Euskera, Eusko-Jakintza eta Bulletin du Musée Basque Euskal Herrian; eta Annales du Midi eta Bulletin de la Société des professeurs de langues meridionales, atzerrian.

Hona hemen idatzitako liburu nagusiak:

  • Éléments de phonétique basque (1920)
  • Grammaire basque (bukatugabea)
  • Berterretsen Khantoria, la chanson de Berteretche, texte, traduction et notation musicale avec introduction (1924)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]