Henriette Morvan
Henriette Morvan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago, 1900 |
Herrialdea | Txile |
Heriotza | 1999ko ekainaren 11 (98/99 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Enriqueta Petitpas Cotton —Henriette Morvan edo Damita Duende izenez ezagunagoa (Santiago, Txile, 1900 – ibidem, 1999ko ekainaren 11) txiletar kazetari, idazle eta editorea izan zen, haur eta gazte literaturaren generoari atxikia, eta genero horrekin lotutako kontakizunak idatzi eta bildu zituen.[1][2][3]
Literatur ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930eko hamarkadatik aurrera, Txileko haur-literaturak garrantzia hartu zuen literaturaren esparruan; testuinguru horretan, Damita Duente (Henriette Morvan) haur-literaturaren aitzindari nagusietako bat izan zen, Doce cuentos de príncipes y reyes eta Doce cuentos de hadas argitalpenekin, biak 1938koak.[4][5] Hala, sasoi horretan beste autore batzuekin bat egin zuen, hala nola Ernesto Montenegrorekin 1930eko Cuentos de mi Tío Ventura lanarekin, Blanca Santa Cruz Ossarekin ipuin liburuen bilketa lanarekin —1929tik— mitoak eta kondairak, eta Marta Brunetekin 1938an ere argitaratu zen Cuentos para Marisol lanarekin.[5][4]
Elvira Santa Cruz Ossa eta Blanca Santa Cruz Ossa ahizpekin batera, 1930eko hamarkadaren bukaeran eta 1940ko hamarkadan haur literaturaren biltzaile eta hedatzaile nagusietako bat izan zen Txilen. Gainera, bere lana autore talde batean sartzen da, «metodo didaktikoagoen bidez heztea izan baitzen haien kezka nagusia»; horien artean, bere ahizpa eta Ester Cosani zeuden.[4] 1930eko hamarkadaren amaieran, zenbait kolaborazio egiten hasi zen Zig-Zag aldizkarian, Damita Duente —hortik zetorkion ezizena— izeneko bilduma baten barruan, non kondaira eta alegia bilduma bat sartu baitzituen.[6]
Hainbat aldizkari argitaratu zituen, besteak beste, Campeón (1937) eta El Cabrito (1945); gainera, hainbat argitalpenetan kolaboratu zuen Ameriketako Estatu Batuetan, Mexikon eta Kuban.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Manual de cocina (1938).
- Sume: (Leyenda brasileña) (1939).
- El héroe de Lepanto (1948, ensayo).
- Boomerang (1957, nobela).
- La Cenicienta: cuento de Grimm (Bertsio propioa, Zig-Zag argitaletxea, 1943).
- Cuentos para ti, Nena (Zig-Zag argitaletxea, 1941).
- El mago de Oz: versión autorizada y basada en la película de la Metro -Goldwyn- Mayer (Zig-Zag argitaletxea, 1940).
- El libro de las doce leyendas (Zig-Zag argitaletxea, 1940).
- Cuentos infantiles en verso (Zig-Zag argitaletxea, 1939).
- Los doce milagros (Zig-Zag argitaletxea, 1939).
- El milagro de los ojos ( Zig-Zag argitaletxea, 1938).
- Blanca nieves y los siete enanitos (versión cinesca; Zig-Zag argitaletxea, 1938).
- El libro de las doce leyendas (Zig-Zag argitaletxea, 1937).
- Seriea Hamabi ipuin
- Doce cuentos de príncipes y reyes/ Printze eta erregeen hamabi ipuin (Zig-Zag argitaletxea, 1938).
- Doce cuentos de hadas/ Maitagarrien hamabi ipuin (1938).
- Doce Cuentos de Gigantes y enano/ Erraldoi eta ipotxen Hamabi Ipuin (Zig-Zag argitaletxea, 1939).
- Doce cuentos de Navidad/ Gabonetako hamabi ipuin (Zig-Zag argitaletxea, 1939).
- Doce Cuentos de encantamiento/ Sorginkeriazko hamabi ipuin (Zig-Zag argitaletxea, 1939).
- Doce Cuentos de la abuela/ Amonaren hamabi ipuin (Zig-Zag argitaletxea, 1938).
- Doce cuentos de oro y plata/ Urrezko eta zilarrezko hamabi ipuin (Zig-Zag argitaletxea, 1938).
- Doce Cuentos del mar/ Itsasoko hamabi ipuin (Zig-Zag argitaletxea, 1938).
- Doce Cuentos de animales/ Hamabi Animalien ipuinak (Zig-Zag argitaletxea, 1940).
- Doce Cuentos de juguetes/ Jostailuen hamabi ipuin (Zig-Zag argitaletxea, 1943).
- Doce Cuentos de juguetes/ Doce cuentos de recreo y deportes/ Hamabi jolas eta kirol ipuin (Zig-Zag argitaletxea, 1944).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Morvan, Henriette» www.tebeosfera.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Condeza, Carla Araneda. (2023-12-26). «¿Quién fue Henriette Morvan?» Petroglifos Revista Crítica Transdisciplinaria (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ «Henriette Morvan» Bing (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).
- ↑ a b c Literatura infantil chilena (1921-2002). Dirección de Bibliotecas, Archivos y Museos.
- ↑ a b Breve historia de la literatura infantil chilena. Corporación de Fomento de la Lectura.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Literatura infantil chilena (1821-2002) - Memoria Chilena» Memoria Chilena: Portal (Noiz kontsultatua: 2024-12-27).