Elvira Santa Cruz Ossa
Elvira Santa Cruz Ossa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valparaíso, 1886ko martxoaren 21a |
Herrialdea | Txile |
Heriotza | 1960ko azaroaren 7a (74 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Elvira Santa Cruz Ossa, ezagunagoa Roxane izenez (Valparaiso, Txile, 1886ko martxoaren 21a – Santiago, Txile, 1960ko azaroaren 21a) txiletar lan-ikuskatzailea, kazetaria, idazle, olerkari eta editorea izan zen, haur eta gazte literaturaren generoari atxikia, ipuinak eta eleberriak idatzi eta bilduz.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Joaquin Santa Cruz Vargas Errepublikako senataria izan zen. Ama Carmela Ossa Ossa, Txileko fortuna handienetako baten oinordekoa izan zen. Santiagoko Sagrado Corazón Ikastetxean (moja ingelesak) ikasi zuen, kanpoko ikasle gisa. Blanca Santa Cruz Ossa idazlearen eta haur eta gazteentzako literatura-testuen editorearen ahizpa izan zen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan-ikuskatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925ean Lan Ministerioko inspektore-burua izan zen, eta bere kudeaketan zehar, emakumeen ikuskapenak antolatu ziren lantegi eta tailerretarako, amatasun baimenen eta haurtzaindegien legea betetzen zela egiaztatzeko eta, aldi berean, emakumeen duintasuna babesteko beren lanetan.[1] Hurrengo urtean, Europara abiatu zen Soziologia, Emakumeen Lana eta Haurren Babesa ikastera.
Idazle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen hasieran hasi zuen bere kazetaritza lana El Mercurio egunkarian eta Zig-Zag aldizkariko kolaboratzailea izan zen, batez ere bizitza sozialeko artikuluetan. Era berean, La Nación eta Familia komunikabideetan lagundu zuen.[2]
1916an argitaratu zuen bere lehen eleberria, Flor Silvestre izenburuarekin, eta testu horrek Kaliforniako Unibertsitateko gaztelaniazko lanaren saria lortu zuen.[3] Hainbat aldizkari argitaratu zituen, horien artean Simad eta El Peneca astekari ospetsua, 1920an bere gain hartu zuena eta Txileko haur eta gazteentzako argitalpen garrantzitsuenetako bat bihurtu zuena, 30 urte baino gehiagoz, Latinoamerikan 6000 ale banatzetik 240 000 baino gehiagora igarota; gainera, El Cabrito argitaratu zuen, 1941ean lehen aldiz argitaratu zena.[4][5][4][6]
Henriette Morvan eta bere ahizpa Blanca Santa Cruz Ossarekin batera, haur literaturaren biltzaile eta hedatzaile nagusietako bat izan zen Txilen 1930eko hamarkadaren amaieran eta 1940ko hamarkadan. Autore batzuen ustez, joera feminista liberaleko idazle eta saiakeragile taldearen barruan kokatzen da bere lana, hala nola Amanda Labarca, Vera Zouroff eta Delie Rouge.[7]
Mario Silva Ossa (artistikoki Coré) marrazkilariaren senidea izan zen, eta harexekin lan egin zuen El Penecan.
Kidetasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat erakundetako kidea izan zen: Haurren Defentsarako Kontseilukao, Emakumeen Kontseilu Nazionalekoa, Santiagoko Ateneokoa, Haurren Patronatu Nazionalekoa, Tuberkulosiaren aurkako Emakumeen Elkartekoa eta Eskola Ongintzarako Batzordeko presidentea izan zen.[2] El Círculo Femenino de Lectura erakundeko partaideetako bat izan zen, eta gizarte-arloan haurrentzako obra ugari egin zituen, bere kazetaritza-irabaziekin finantzatuta.[1]
Dirutza handi baten jabe, bere kontura mantendu zituen eskola-koloniak eta ongintza-lan asko Txilen zehar. Parisko (Frantzia) "Société des Gens de Lettres" elkarteko kidea izan zen eta Frantziako[2] Gobernuak Ohorezko Legioa eman zion.[2]
Santiagoko Bueras kaleko 134. zenbakian zuen etxean hil zen 1960an.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Flor silvestre (eleberria, Zig-Zag argitaletxea, 1916; Nascimento, 1923; Estatu Batuetan Banks Upshaw and Companyrekin, 1937).
- La familia Busquillas: pieza en dos actos (lan dramatikoa, Zig-Zag argitaletxea, 1918).
- El voto femenino (Emakumeen Klubean estreinatutako antzezlan dramatikoa, 1919).
- La marcha fúnebre (antzezlan dramatikoa, Antonia Planako Konpainiak estreinatua, La Comedia antzokian).
- Saber vivir (lan dramatikoa).
- Takunga (izen bereko haur eleberri estatubatuarraren itzulpena, 1943).
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frantziako Gobernuak Ohorezko Legioa eman zion.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Elvira Santa Cruz Ossa (1886-1960)» Presentación.
- ↑ a b c d e f «Elvira Santa Cruz» Prensa de mujeres chilenas 13 de julio de 2017.
- ↑ Becker Ureta, Germán. (6 de noviembre de 2000). Recordando a Roxene. Santiago, 9 or..
- ↑ a b Mardones Barrientos, Pedro. (12 de enero de 1987). Elvira Santa Cruz, mujer inolvidable. .
- ↑ «El Peneca (1908-1960) - Memoria Chilena» Memoria Chilena.
- ↑ Skinner Zavala, Enrique. (27 de octubre de 1977). Elvira Santa Cruz y su herencia. , 3 or..
- ↑ Traverso, Ana. (junio de 2012). «Primeras escritoras en Chile y autorización del oficio literario» Anales de literatura chilena 13 (17): 61-80. ISSN 0717-6058..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elvira Santa Cruz Ossaren bibliografia digitalizatua Txileko Memorian.