Henry Morgan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Henry Morgan
Morgan,Henry.jpg
Jamaikako gobernadorea

Bizitza
Jaiotza Llanrumney1635eko urtarrilaren 24a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
 Gales
Heriotza Port Royal1688ko abuztuaren 25a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak freebooterra

Henry Morgan (galesez: Harri Morgan; c.1635-1688ko abuztuaren 25a) Britainiar Itsas Gudarosteko ofiziala eta kortsario galestar bat izan zen, bereziki Karibe itsasoan burututako bere jarduerek ospe handia eman ziotelarik. Galesko kortsario ezagun eta arrakastatsuena izan zen, baita Espainiar Inperioaren eskualde hartako kostaldetan jarduten zuen itsaslapur edo pirata arriskutsuena ere.

1671n Panama konkistatu zuen, itsas armada indartsu baten buru. Konkista horrekin Espainiarekin sinatua zuen bake hitzarmena apurtu zen, eta atxilotu egin zuten. Karlos II.ak barkamena eman zion, eta Jamaikako gobernariorde izendatu zuen (1674-83).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Morgan Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Gales
Artikulu hau Galesko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.