Henry Roth
Henry Roth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tysmenytsia (en) , 1906ko otsailaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Albuquerque, 1995eko urriaren 13a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | City College of New York (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Henry Roth (Tysmenytsia, Ekialdeko Galitzia, Austria-Hungaria, 1906ko otsailaren 8a - Albuquerque, Mexiko Berria, 1995eko urriaren 13a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.
Emigranteen familia batean sortu zen, eta 1909an familia New Yorkera joan zelarik, auzo behartsuetan eman zuen haurtzaroa, East Sideko ghettoan, Brooklynen eta Harlemen. Unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, lanbide desberdinetan jardun zuen. Bestalde, lotura estua izan zuen Estatu Batuetako talde marxistekin, baina etsipen handia eragin zion jarduera politikoak, bere erlijio judua zela-eta, batez ere. 28 urte eskas zituela eman zuen argitara bere lehen eleberria, Call it sleep (1934, Deitu iezaiozu amets), ospea eman ziona. XX. mendearen hasieran, New Yorkeko ghettoan bizi zen haur judu baten historia du kontagai lan horrek; fikzioa eta autobiografia bateratu zituen Rothek bertan, eta ezaugarri aipagarriena erregistro desberdinak erabiltzeko trebetasuna da.
Harrezkero, hainbat aldiz saiatu zen kontakizun laburrak argitaratzen, baina ez zuen lan harekin adinako arrakastarik izan. 1994. urtean, bere bigarren eleberria argitaratu zuen, Mercy of a Rude Stream (Indar bortitz baten mende) izenburupean (zenbait liburukiz osatua da lana), bere bizitzako bizipenak oinarri harturik, oraingoan ere. Bai lehen aipaturiko obran, bai bigarrenean, haur juduak dira protagonista (bigarren eleberriaren azken liburukietan haurra gizon eginda agertzen da), eta haurrek mundu beldurgarri eta nahasian aurkitzen dituzten zailtasunak erakusten dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.