Heriotzaren triangelua (Gipuzkoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Heriotzaren triangelua 1979-1981 bitartean Andoain, Hernani eta Astigarraga artean zeritzon. Urte horietan eta inpunitate erabatekoarekin, eskuin muturreko talde batek eraso eta hilketa ugari eragin zuen. Azkenik, Ignacio Iturbide Piti eta Ladislao Zabala Solchaga ultraeskuindarrak espetxeratuak izan ziren gertaera horiek egotzita. Dena dela, aktibitate horietan inplikatuta egon ziren poliziak eta beste terroristak ez ziren ikertuak izan. Rogelio González Medrano, aurrekoen kidea, aitortza luze bat egin zuen baina inoiz ez zen ikertu. Erasoen ardura Batallón Vasco Español eta Triple A erakundeek hartu zuten beren gain, espainiar estatuak Euskal Herriko gatazkaren esparruan eginiko kontrainsurjentzia operazioekin loturik.

Eraildako guztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira identifikatu direnak.[1]

  • Jose Ramon Ansa, 1979ko maiatzaren 6an, Andoainen eraila.
  • Tomas Alba, Donostiako HBko zinegotzia. 1979ko irailaren 28an Astigarragan eraila.
  • Miguel Mari Arbelaitz, 1980ko azaroaren 7an, Hernanin eraila.
  • Miguel Mari Elizondo, 1980ko azaroaren 7an, Arbelaitzekin batera Hernanin eraila.
  • Joaquín Altimasberes, 1980ko azaroaren 14an, Urnietan eraila.
  • Felipe Sagarna «Zapa» , 1980ko apirilaren 19an, Hernanin eraila.
  • Javier Ansa, 1981eko martxoaren 3an.

Heriotzaren triangelua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an hilketak hasi ziren. 1979-1981 bitartean Andoain, Hernani eta Astigarraga artean (Gipuzkoa) Ignacio Iturbide Piti eta Ladislao Zabala ultraeskuindarrek atentatu sorta bat egin zuten. Biktima gehienek ez zuten politikoki ardura handirik eta, batzutan, ez ziren ezta ezker abertzalekoak. Eraso haietan, gutxienez zazpi herritar hil eta beste batzuk zauritu zituzten. Erasoen ardura Batallón Vasco Español eta Triple A erakundeek hartu zuten beren gain; espainiar estatuak Euskal Herriko gatazkaren esparruan eginiko kontrainsurjentzia operazioei loturik zeuden. Erasoak SEAT 127 berde batekin egiten zuten eta laster erasotzaileen profila ezaguna egin zen zeren eta ez baitzuten ezta aurpegia ezkutatzen ere. Dena dela, haien inpunitatea erabatekoa izan zen, askoren ustez, Jesús Martínez Torres Gipuzkoako komisari orokorraren laguntzari esker.[2]

Atxiloketa eta epaiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981eko martxoaren 4an, Ladislado Zabala eta Ignacio Iturbide atxilotuak izan ziren. Azkenean, Torresek berak erabakia hartu behar izan zuen. Poliziak Heriotzaren triangeluan burututako eraso guztiak egotzi zizkieten. Hala ere, asteak ziren haien izenak arduradunak gisa zabalduak zeudela. Haien aurkako epaiketa 1985eko ekainaren 7an hasi zen, Madrilgo Audientzia Nazionalean. Iturbideren abokatua Antonio Muñoz Perea izan zen, Jaime Miláns del Bosch kolpezalearen beraren abokatua, alegia. Epaila Batallón Vasco Españolen bost kideen aurka izan zen. Iturbide ez zuen hitz egin baina bai esan zuen biktimak "separatistak" zirelako aukeratzen zituztela. Epailak zazpi hilketa leporatu zizkion Iturbideri eta Zabalari krimen horietan haren laguntzailea izana, eta 231 espexte-urteak ezarri zizkien biei. Dena dela, hamaika urte geroago kalean zeuden.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1] Martxelo Díaz, Naiz, 2020/11/14.
  2. https://eh.lahaine.org/la-muerte-de-piti

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]