Iñaki Egaña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau historialariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iñaki Egaña (argipena)».
Iñaki Egaña
Bizitza
Jaiotza Donostia1958 (58/59 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lanbidea
Lanbidea historialaria

Iñaki Egaña (Donostia, 1958), Euskal Herriko historialaria eta idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako eta Amerikako hainbat argitalpenetan parte hartzen du. Urte askoan, ikerketa historikoetan murgilduta aritu da. Aranzadi Zientzia Elkartean, Gerra Zibilean hil eta desagertutakoen inguruan ikertzen ari da.

Euskal Memoria elkarteko presidentea da[1].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko egoera politikoaren inguruan, artikulu eta saiakera anitz kaleratu du, hala nola Los días de Argel, Ikurriña, 100 años (1994), Diario de Aguirre (1998) eta Mario Salegi: la pasión del siglo XX (1999) lanak argitaratu ditu, baita Diccionario histórico-político de Euskal Herria ere. Hainbat liburukitan kaleratutako 1936. La Guerra Civil en Euskal Herria (1998) lana egin zuen taldearen koordinatzailea izan zen.

Liburuetako asko Tafallako Txalaparta argitaletxeak argitaratu dizkio. Gehienak historia-liburuak dira, eta beste batzuk historian oinarritutako eleberriak. Helduei zuzendutako lan gehienak espainieraz daude; haur eta gazteentzat idatzitakoak, ordea, euskaraz.

Saiakera historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los crímenes de Franco en Euskal Herria. 1936-1940.
  • Mil nuevas noticias del país de los vascos, , 2011.
  • Quién es quién en la historia del país de los vascos, 2010.
  • Expediente vasco.
  • Mil noticias insólitas del país de los vascos.
  • Ikurriña. Cien años.
  • Los días de Argel. Crónica de las conversaciones entre ETA y el Gobierno español. Giovanni Giacopuzzi.
  • Vasconia: hechos, episodios y sucedidos, Nabarralde.

Eleberri historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Una vida aplazada.
  • 1936 Aquella soledad.
  • Gallarta, Ttartalo, 2002.

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mario Salegi. La pasión del siglo XX.

Hiztegi eta entziklopediak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diccionario histórico-político de Euskal Herria. Bi aletan.
  • Euskal Herria y la libertad, ETAri buruzko zortzi liburukiz osatutako entziklopediaren egileetakoa.

Gaztetxoentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapela buruan, ibili munduan. Euskal diaspora.
  • 1936ko gerra haurrei kontatua.
  • Euskal Herriaren historia.

Kazetaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehunka artikuluren egilea da; arlo honetan ere gehienbat espainieraz idatzi ditu, Gara eta beste hedabide batzuetan[2]. Euskarazkoak ere idatzi egin ditu; egun, igandero artikulu bat idazten du Berrian, Kondairaren mugetan izena duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.