Hermann Buhl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hermann Buhl
USIS - Hermann Buhl.jpg
Bizitza
Jaiotza Innsbruck1924ko irailaren 21a
Herrialdea  Austria
Heriotza Chogolisa1957ko ekainaren 27a (32 urte)
Heriotza modua istripua
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak mendigoizalea eta mendiko gidaria

Hermann Buhl (1924ko irailaren 21a - 1957ko ekainaren 27a) austriar alpinista bat izan zen. Bigarren Mundu Gerra ondorengo jarraiko urteetako Austria eta munduko alpinista onenetakotzat jo izan da.

Igoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1953 Lehenbiziko igoera Nanga Parbat (8.125 m) mendira, era berean alpinista batek bakarka zortzimilako bat igotzen zuen lehenengo aldia izan zen.
  • 1957 Lehenbiziko igoera Broad Peak (8.047 m) mendira, oraingoan Markus Smuck buru zen taldearen barnean burutu zuen, mendizale haien artean Kurt Diemberger ere bazegoelarik.

Hermann Buhlek bere Broad Peak mendiko igoera arrakastatsua lortu eta handik gutxira hil zen, une horretan, berriz ere Kurt Diemberger mendizalearekin batera Chogolisa (7.665 m) mendia igo nahian ari zirela. Bi gizasemeak gailurrera hurbiltzen ari zirelarik, Hermann Buhlen oinazpiko sabaia apurtu eta bertan behera amildu zen. Bere gorpua ez da inoiz aurkitu ahal izan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann Buhl Aldatu lotura Wikidatan