Hermann Lenz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hermann Lenz
Bizitza
Jaiotza Stuttgart1913ko otsailaren 26a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Munich1998ko maiatzaren 12a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea idazlea, poeta eta eleberrigilea
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavarian Academy of Fine Arts
Genero artistikoa eleberria
Zerbitzu militarra
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
Wohnhaus Hermann Lenz in Stuttgart, Birkenwaldstrasse
Hermann Lenzen etxea, Tubingenen

Hermann Lenz (Stuttgart, 1913ko otsailaren 26a - Munich, 1998ko maiatzaren 12a) alemaniar idazlea izan zen.

Jakintzaren alor guztiak ezagutzeko asmoak bultzatuta, Teologia ikasi zuen Tubingenen, Artearen Historia Heidelbergen eta Ikasketa Germanikoak Munichen. Pen Clubeko kide izan zen 1974. urtetik aurrera, eta Darmstadteko Hizkuntza eta Alemaniar Poesia Akademiako kide. Hainbat sari eman zizkioten, hala nola Buchner saria 1978an, eta Jean Paul saria 1991n. Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik idazten hasia bazen ere, haren lana ez zen ezagutzera eman 1960ko hamarraldia arte. Hogeita hamar lanetik gora idatzi zituen, horien artean bederatzi eleberri. Nabarmentzekoa da Kronika suabea lana, zazpi ataletan sailkatua. Estilo zehatza du, literatura-joera jakinetatik urrun. Horrez gainera, beste hauek ere idatzi zituen: Dama baten arratsaldea (1961); Morroiaren begiak (1964); Denbora berria (1968); Bi emakume (1994); eta Adiskideak (1997).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]