Herminia Fariña Cobián
Herminia Fariña Cobián | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Herminia Fariña Cobián |
Jaiotza | Santiago de Compostela, 1904ko apirilaren 4a |
Herrialdea | Galizia |
Heriotza | Simes (en) , 1966ko urriaren 16a (62 urte) |
Familia | |
Aita | José Fariña González |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Kidetza | Real Academia Galega |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Herminia Fariña Cobian (Santiago de Compostela, 1904ko apirilaren 4a - Simes, Meaño, 1966ko urriaren 14a) galiziar idazle, poeta eta antzerkigilea izan zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]José Fariña González militarraren eta Regina Cobián Tejoren alaba. Bere haurtzaroa hainbat hiritan eman zuen aitaren lanbideagatik. Hamar urte zituela Simesera joan zen bizitzera, bere amaren aldeko amonaren etxera non bere bokazio literarioa pizten hasi zen.
Bere lehen bertsoak ohiko kolaboratzaile izan zen Vida Gallegan eta Gloria Femenina aldizkarian argitaratu ziren. Bere lehen poema liburua, Cadencias, Pontevedran argitaratu zen 1922an gaztelaniaz. Ekoizpen osoan zehar galiziera eta gaztelania txandakatu zituen, horrela 1924an Seara argitaratu zuen, galegoz egindako poemekin. Galizieraz argitaratu ziren Margarida a malfadada poema dramatikoa eta O soldado froita e outros diálogos e monólogos. Margarida a malfadada gaztelaniazko La marquesa de Miraflores komediarekin batera Santiagoko Antzoki Nagusian estreinatu ziren 1927ko martxoaren 23an. [1] Mondarizeko La Temporadan kolaboratu zuen eta herri horretan Pétalos líricos (1927) argitaratu zuen.
1925ean Galiziako Errege Akademiako kide aukeratu zuten.
Buenos Airesen finkatu zen, eta hainbat hedabidetan kolaboratu zuen, hala nola Céltigan, La Razón, El Mundo de Montevideon, eta Bajo el cielo porteño (1930) eta Hosanna (1931) argitaratu zituen. [2] 1932ko urtarrilean itzuli zen Galiziara [3] eta hiru ekitalditako zarzuela bat eta kuadro bat idatzi zuen, O avarento, Jose Janesen musikarekin. Calatayud -era joan zen aitarekin bizitzera, eta han Fortaleza aldizkaria sortu eta zuzendu zuen 1935eko otsailetik aurrera. [4] Ondoren, Madrilen finkatu zen eta bertan bere egoera ekonomikoak okerrera egin zuen urte hartan, herri harpidetza bat eskatzeraino heldu zen, bizi zuen egoera zailak arintzeko. [5]
1937an ¡Por España y para España! (El libro del combatiente) argitaratu zuen erlijio-gorapenaren eta frankismoaren aldeko 14 poemarekin, horietako hamar gaztelaniaz eta lau galegoz, matxinoek propaganda gisa erabili zutena. [6] Burgosko gobernu frankistaren aurrean, " errepublikanoek eraildako" aita baten umezurtz gisa aurkeztu zen. [7] La Noche, Sonata Gallega eta Ciudad -n kolaboratu zuen. 1950ean, Vigoko jaien harira, hiru olerki zituen Cantiga serea liburuxka argitaratu zuen. [8]
Hirurogeiko hamarkadaren hasieran, Simes familiaren etxean finkatu zen behin betiko eta bertan hil zen 1967an
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eduardo del Ríorekin ezkondu zen 1922ko uztailean eta harekin seme bat izan zuen.[9] Eduardo del Río hil ondoren, Pedro Fontenla Camiñarekin ezkondu zen 1930eko ekainaren 7an Buenos Airesen. [10] [11] Berriz ere alargundu ostean, Isaac Sánchez Alonsorekin ezkondu zen Madrilen 1939an eta bi seme-alaba izan zituen, Isaac eta María del Carmen. Ramón Fariña Cobián eta Josefina Fariña Cobián izan ziren bere neba-arrebak.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia eta prosa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cadencias. Pontevedra. 1922. Poesia gaztelaniaz.
- Seara. Pontevedra. 1924. Poesia galizieraz.
- Pétalos líricos. Mondariz. 1926. Prosa lirikoa gaztelaniaz.
- Bajo el cielo porteño. Buenos Aires. 1930. Prosa gaztelaniaz
- Hosanna. Buenos Aires. 1931. Poesia gaztelaniaz.
- ¡Por España y para España! (El libro del combatiente). 1938
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Margarida a Malfadada.1926an idatzia. 1927 antzeztua
- O soldado froita. 1927an antzeztua.
- O avarento. 1927an idatzia eta antzezyua
- La Marquesa de Miraflores. 1927an antzeztua
- Sangre y sol. Ópera. 1927an antzeztua
Argitaratu gabeko liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Doenzas e segredos
- Idilios, Pesadumbre y Mazorcas
- Cartas sin fecha y sin destino
Prestaketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fortaleza
- La bella y dolorosa historia de mi vida
- Retorno de emigrantes
Inprimatutako liburuxkak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mensaxe de Ademiracion nas festas de Vigo. Pontevedra. 1951 (Hiru poema galizieraz eta 2 gaztelaniaz)
- Gabanza e prego á miña aldea. Pontevedra. 1960
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galiziako Errege Akademiako kide hautatua
- Pontevedrako kale homonimoa [12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ El Orzán, 23-3-1927, p. 1.
- ↑ Vida Gallega, 30-6-1931, p.8.
- ↑ Vida Gallega, 10-2-1932, p. 8.
- ↑ El Avisador Numantino, 13-2-1935, p. 3.
- ↑ "¡Humanidad! Gallegos en pie", El Progreso, 29-12-1935, p. 1.
- ↑ El Pueblo Gallego, 20-6-1937, p. 9.
- ↑ El dolor de la poetisa huérfana. Un general que murió en su cama.. 19 de mayo de 1938, 3 or..
- ↑ La Noche, 26-8-1950, p. 6.
- ↑ La Integridad, 1-8-1922, p. 2.
- ↑ El Progreso, 12-7-1930, p. 2.
- ↑ Vida Gallega, 10-8-1930, p. 39.
- ↑ "Biblioteca Nacional del Maestro"[Betiko hautsitako esteka]. Consultado el 23 de junio de 2011.
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Herminia Fariña Cobián» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.