Herrad Landsbergekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herrad of Landsberg» orritik birbideratua)
Herrad Landsbergekoa

Mont Sainte-Odile Abbey (en) Itzuli abadesa

1167 - 1195
Bizitza
Jaiotza1125
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaMont Sainte-Odile (en) Itzuli1195eko uztailaren 25a (egutegi gregorianoa) (69/70 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakMedieval Latin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakilluminator (en) Itzuli, idazlea, filosofoa, moja kristaua eta artista
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Herrad Landsbergeko
Bere irudia Hortus deliciarum bere lanetik, (c. 1180). Latinez egindako deskribapena honako hau da: "Herrat hohenburgensis abbatissa post Rilindam ordinata ac monitis et exemplus eius institut" . Hitz hauekin hasten da azken miniaturaren azalpena (322 eta 323. orriak).

Herrad Landsberg-eko (latinez: Herrada Landsbergensis; c. 1130 - 1195ko uztailaren 25a) XII mendeko Alsaziako moja eta abade andrea Hohenburgeko abade-etxean (Vosges mendietan). Hortus deliciarum ('Kutizien edo gozamenen lorategia') izeneko entziklopedia piktorikoaren egilea da.

Bizitza abade-etxean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hohenburg abadiako mojak irudikatzen dituen horma-pintura. Latinezko inskripzioak honako hau dio: "Mons Hohenburc dellifer (sic) id est sublimus" . [1]

1130 urte inguruan jaio zen Landsberg gazteluan, (Alsaziako familia noble baten egoitzan), eta, oso gazte zela, Hohenburg abade-etxean sartu zen (Vosges mendietan, Estrasburgotik hogei bat kilometrora). Hohenburg abadia, Mont St. Odile izenarekin ere zen ezaguna eta Relinda abade andrearen menpean zegoen (Bavariako Bergen monasterio beneditarretik bidalitako moja). Frederick Barbarossa Erromatar Enperadore Santuaren laguntzarekin abade-etxea oso arrakastatsua eta indartsua zen, baita erreformarako iturri ere. XII. mendean emakume batek jaso zezakeen hezkuntza zabalena jaso zuen Herradek bertan. Adinean aurrera egin ahala, abadiako kargu gorenetara igo zen eta laster jarri zuten mojen buru eta irakasle. [2] Relinda hil ondoren, Herrad abade andre hautatu zuten 1167an. [3]

Abade andre izanik, Herradek monasterioa berreraiki zuen eta monasterioaren inguruko lurrak bere jabetzapean sendotu zituen. Gaitasuna erakutsi zuen eta maitatua izan zen abade andre bezala. Garai horretan hasi zen Hortus Deliciarum izeneko lana egiten. 28 urtez izan zen Herrad abade andre, 1195ean hil zen arte. Adelhaid Faimingen-eko izan zen haren ondorengoa. [4] [5]

Hortus Deliciarum[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hohenburg abadia Mont St. Odilen
Hiru Errege Magoak, Christian Moritz Engelhardt-ek egindako Hortus deliciarum-en erreprodukzioetako irudia, 1818

1159an hasi zen Herrad ezaguna egin dion lan hau idazten abade-etxean: Hortus Deliciarum, garai hartan aztertutako zientzia guztien bilduma zen. Herraden komentuko emakumeentzako idatzi zen, gai biblikoak, moralak eta teologikoak irakasteko asmoz. 1185ean amaitu zuen. [6] Lan horretan, Herradek Bertutearen eta Bizioaren arteko borroka garatuko du, testuarekin batera, irudi biziekin.

Jatorrizko eskuizkribua 644 orrialdek osatzen zuten, 324 pergamino orrietan. [7] Lanaren gehiena latinez idatzita zegoen, eta gutxi gorabehera 1250 glosa zituen alemanez. [8] Lanak irakurketa aukera zabala erakusten du. Berezitasun nagusia testua apaintzen zuten 336 ilustrazioak dira. Horietako asko gai teologiko, filosofiko eta literarioen irudikapen sinbolikoak dira: batzuk historikoak dira; beste batzuk artistaren benetako esperientziatik sortutako eszenak irudikatzen dituzte; eta irudietako bat Herraden erlijio ahizpen erretratuen bilduma da. Irudien teknika oso miretsia izan da eta ia kasu guztietan irudimen artistikoa erakusten dute, oso arraroa zena Herraden garaikideen artean.

Beste artista eta idazleek ere Hortus Deliciarum-en lagundu zuten arren, Herradek bildu, idatzi eta editatu zuen gehiena. Poema eta himno asko idatzi zituen berak, eta, uste da, arte lanen gehiena ere Herraden zuzendaritzapean sortu zela.

Hortus Deliciarum-en eskuizkribua mendeetan zehar Hohenburg abadian gorde ondoren, Estrasburgoko udal liburutegira eraman zuten Frantziako Iraultzaren garaian. Han kopiatu zituen miniaturak Christian Moritz Engelhardtek eta Cottak argitaratu zituen Stuttgarten 1818an. [9] 1879 eta 1899 artean Straub eta Kellerrek testua kopiatu eta argitaratu zuten, Wilhelm Stengelek egindako hainbat ilustrazioen koloretako kopiekin batera. [10] Horrela, jatorrizko lana protestanteen seminarioaren eta Estrasburgo hiriaren liburutegiak erretzerakoan galdu zen arren [11] [12], 1870eko setioan (Frantzia eta Prusia arteko gerraren garaian), Herraden lanaren balio artistikoa eta literarioa zein izan zen igar dezakegu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Seguru asko, dellifer oker idatzita dago eta bellifer beharko luke.
  2. McGuire, Thérèse. (1988–1989). "Monastic Artists and Educators in the Middle Ages", Woman's Art Journal. 9.. .
  3. Storey, Ann. (1998). "A Theophany of the Feminine: Hildegard of Bingen, Elsabeth of Schönau and Herrad of Landsberg". Woman's Art Journal. 19.1. .
  4. Engelhardt, Christian Moritz. Herrad von Landsperg, Aebtissin zu Hohenburg oder St. Odilien, im Elsaß, im zwölften Jahrhundert; und ihre Werk: Hortus deliciarum: ein Beytrag zur Geschichte der Wissenschaften, Literatur, Kunst, Kleidung, Waffen und Sitten des Mittelalters, digi.ub.uni-heidelberg.de, 60. orria (kontsultatua: 2019-12-06)
  5. Spät von Faimingen, Adelsfamilie, historisches-lexikon-bayerns.de
  6. "Herrad von Landsberg". Oxford Art Online. (2014-09-28an kontsultatua).
  7. Engelhardt, Christian Moritz. Herrad von Landsperg, Aebtissin zu Hohenburg oder St. Odilien, im Elsaß, im zwölften Jahrhundert; und ihre Werk: Hortus deliciarum: ein Beytrag zur Geschichte der Wissenschaften, Literatur, Kunst, Kleidung, Waffen und Sitten des Mittelalters, digi.ub.uni-heidelberg.de, 21. or. (kontsultatua: 2019-12-06)
  8. Herrad (Landsbergeko, Hohenburgeko abade andrea). Hortus deliciarum, 1. zatia. [Studies of the Warburg Institute 36, Warburg Institute, University of London, 1979].
  9. Christian Moritz Engelhardt-en liburuaren kopia digitala: Heidelberg University-eko liburutegian: Engelhardt, Christian Moritz (1818): Herrad von Landsperg, Aebtissin zu Hohenburg oder St. Odilien, im Elsaß, im zwölften Jahrhundert; und ihre Werk: Hortus deliciarum: ein Beytrag zur Geschichte der Wissenschaften, Literatur, Kunst, Kleidung, Waffen und Sitten des Mittelalters.
  10. Hortus deliciarum, artnet.com
  11. Organisation, bnu.fr
  12. Creation of the BNU, bnu.fr

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Albrecht, Dionisio (1751): Odilien-Berg oder von Hohenburg historia., Schlettstatt.
  • Chadwick, Whitney (1990): Women, Art, and Society, Thames and Hudson, London.
  • Harris, Anne Sutherland and Linda Nochlin (1976): Women Artists: 1550-1950, Los Angeles County Museum of Art, Knopf, New York.
  • Herbemann, Charles (ed.) (1913): "Herrad of Landsberg". Catholic Encyclopedia. New York: Robert Appleton Company.
  • Reumont, Heinrich (1900): Die Deutschen Glossen Im Hortus Deliciarum Der Herrad Von Landsberg. W. Reumont, Metz.
  • Straub, A.; Keller, G. (1977): Hortus deliciarum = Gozamenen lorategia. New Rochelle, New York: Caratzas Bros.
  • Green, R.; Evans, M.; Bischoff, C.; Curschmann, M. (eds.) (1979): Herrad (Landsbergeko, Hohenburgeko abade andrea). Hortus deliciarum, Studies of the Warburg Institute 36, Warburg Institute, University of London / EJ Brill, London-Leiden. ISBN 0 85481 055 2 ISBN   0 85481 055 2

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]