Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frederiko I.a Bizargorria
Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Frederiko I.a Bizargorriren irudia XIII. mendeko kronika batean.


1155eko ekainaren 18a – 1190eko ekainaren 10a
Aurrekoa Konrad III.a (osaba)
Ondorengoa Henrike VI.a (semea)

Hohenstaufen dinastia

Jaiotza 1122
Ezezaguna. Beharbada Altdorf hiritik hurbil dagoen gaztelu batean
Heriotza 1190eko ekainaren 10a
(68 urte inguru)
Saleph ibaia, Anatolia
Ezkontidea(k) Adela Vohbourgkoa
Beatriz Borgoinakoa
Senideak Frederiko II.a Suabiakoa
Judith, Henrike IX.a Bavariakoren alaba (ama)
Egoitza Aachen
Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frederiko I.a».

Frederiko I.a Hohenstaufengoa edo Frederiko I.a Bizargorria (1122 - 1190eko ekainaren 10a) 1152ko martxoaren 4ean Frankfurten Alemaniako errege hautatu eta Aachen koroatu zuten, 1154an Pavian Italiako errege koroatu zuten eta, amaitzeko, 1155eko ekainaren 18an Adrian IV.a aita santuak Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore koroatu zuen. 1178ko ekainaren 30an Arlesen Borgoinako errege aldarrikatu zuten. Bizagorri ezizena (italieraz Barbarossa eta alemanieraz Rotbart) bere agindupeko Italiako iparraldeko hirietan ipini zioten, zinez bizar gorria baitzuen.

Bere errege aukeraketa aurretik, oinordekotzaz Suabiako dukea ere bazen (11471152, Frederiko III.a izenez). Hohenstaufen dinastiako Frederiko II.a dukearen semea zen. Bere ama Judith, Henrike IX. Bavariakoaren alaba zen, hortaz Frederiko Bizargorri Alemaniako bi sendi garrantzitsuetatik zetorren, horrek printze hautagai onargarria izateko sobera baldintza ematen zizkiolarik.

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1190 Ekainaren 10ean, Frederiko I.a Bizargorria enperadorea Saleph ibaian jausi zen[1]. Zer gertatu zen zehazki ez dakigu eta hainbeste eztabaida daude gai honen inguruan. Historialari batzuen arabera bihotzekoa izan zuen. Frederikoren gizon batzuk ozpinean sartu zuten bere gorputza usteldu ez zedin.

Frederikoren heriotzak izua eta kaosa ekarri zion bere gudarosteari. Hain izan zen horrela non ia gudaroste osoa desegin baitzen. Honen ondorioz, jadanik musulmanen aurkako gurutzadan erdi konkistatuta zegoen Jerusalem kristauen eskuetan ez zen erori. Bakarrik 5.000 gudari heldu ziren Acrera, izatez gudaroste askoz handiagoa zen zati txiki bat. Bizargorriren semea, Henrike VI.a Suabiakoa gelditzen zen gudarostearen zatia Jerusalemera gidatu zuen bertan lurperatzeko intentzioarekin. Hala eta guztiz, ozpinak ez zuen Bizargorriren gorputza deskonpoziziotik salbatu eta ondorioz Antiokiako Keparen Elizan lurperatu zuten bere [[haragia, bere hezurrak Tiroko katedralean eta bere bihotza eta barruko organoak Tarsusen.[2]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Konrado III.a
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore
1155eko ekainaren 18a1190eko ekainaren 10a
Ondorengoa
Henrike VI.a
  1. Comyn, pg. 267
  2. Canduci, pg. 263