Edukira joan

Herritarren Segurtasunerako Legea (1992)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herritarren Segurtasunerako Legea
Motalege
Argitaratze-data1992ko otsailaren 22a
Repealed by (en) ItzuliMozal Legea
HerrialdeaEspainia
Nongo eskumenen mendeEspainia

1/1992 Lege Organikoa, otsailaren 21ekoa, Herritarren segurtasuna babestekoa Espainiako lege organikoa izan zen, 1992ko martxoaren 13tik 2015eko uztailaren 1era arte indarrean egon zela.[1] Egun hartan 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren segurtasuna babestekoak ordezkatu zuen.[1][2]

Herri mailan Corcuera Legea[3]- aprobatu zutenean José Luis Corcuera sozialista Barne Ministroa zelako- edo Atean emandako ostikoaren Legea[4] -segurtasun-indarrek delitu bat gertatzen ari zelaren susmoa bazuten erabaki judizial barik jabetza pribatuko ondasun sartzeko eskubidea ematen zielako-[5] deitzen zioten.

Espainian herritarren segurtasunari buruzko zenbait lege izan dira: 1940an masoneria eta komunismo zapaltzeko legea eman zuten baina jada Espainiako Bigarren Errepublikan 1933ko Alfer eta gaizkinen Legea bazegoen, 1954an emendatu zutena.

45/1959 Legea, ordena publikokoa, frankismoaren ikur izan zen eta 1992ra arte zenbait atal indarrean izan ziren.[6]

Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legeak eztabaida handia sortu zuen[7] eta bere kontra zenbait konstituzio-kontrakotasuneko errekurtso jarri zituzten. Errekurtso hauek guztiak Espainiako Konstituzio Auzitegiak 341/1993 epaiaren bitartez ebatzi zuen.[8] Auzitegiak errekurtso gehienak indargabetu zituen baina horietako bi partzialki onartu zituen. Epai honen bitartez 21.2 eta 26 j) artikuluak baliogabetu zituen (lehenengoa "atean ostiko"arena zen)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]