Leherkari belar ahoskabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herskari belar ahoskabe» orritik birbideratua)
Leherkari belar ahoskabe
k
NAF zenbakia109
Kodetzea
X-SAMPAk
Kirshenbaumk
Braille

Leherkari belar ahoskabea kontsonante leherkari bat da, kasik hizkuntza guzietan baliatua dena. Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan soinu hau islatzen duen sinboloa ⟨k⟩ da, eta X-SAMPA-n k ikurrarekin irudikatzen da.

[k] soinua biziki baliatua da munduko hizkuntzetan. Hizkuntza gehienek [k] sinple bat dute bederen, eta batzuetan mota ezberdinak desberdintzen dira. Hizkuntza indo-ariar gehienek, Hindi eta bengalera bezala, [k] sinple eta hasperendunaren arteako kontrastea dute. Euskarak ere badu bien arteko oposizioa, baina egun soilik behe-nafarrerak eta zubererak mantentzen dute. Hizkuntza gutxi batzuek ez dute leherkari belar ahoskaberik, tahitiera adibidez.

Hizkuntza batzuek leherkari belaraurreko ahoskabea dute, zeinaren ahoskera doi bat aitzinagotua den leherkari belarraren ahoskatze prototipikoaren ahoskunetik, baina ez leherkari sabaikari prototipikoarena bezain aitzinatua.

Alderantziz, hizkuntza batzuek leherkari belarosteko ahoskabea dute, zeinaren ahoskera doi bat gibelatua den leherkari belarraren ahoskatze prototipikoaren ahoskunetik, baina ez leherkari ubular prototipikoarena bezain gibelatua.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leherkari belar ahoskabeak hurrengo ezaugarriak ditu:

  • Bere ahosmoldea (artikulazio modua) herskaria da. Hau da, hots hau aire-emaria ahots-bidean guztiz eragotziz ebakitzen da. Herskari hau ahokaria denez, hustubide sudurkaririk gabekoa, kontsonante leherkaria da.
  • Bere ahoskunea belarra da. Hau da, mihiaren atzekaldea (bizkarra) sabai bigunean ezarriz ahoskatzen da.
  • Bere ahoskera ahoskabea da. Hau da, hots honen artikulazioan ahots-kordek ez dute bibratzen (ez dira mugitzen).
  • Kontsonante ahokaria da. Hau da, airea ahotik ateratzen da bakarrik.
  • Kontsonante zentrala da. Hau da aire-emaria mihiaren erdialdetik zeharkatzera bideratzen da, aldeetatik baino.
  • Aire-emaria birikaria da. Hau da, hotsa ahoskatzeko airea biriki eta diafragmak bultzaturik dator, hots gehienetan bezala.

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IPA Description
k k soil
k hasperendun
k sabaikaritu
k ezpainkaritu
k askatugabe
k ahostundu
k tinkatu
k eiektibo

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leherkari belar ahoskabea euskararen euskalki guztietan aurki daiteke.

Adibideak: ekarri, jokatu, katea, guk.

Horrez gain, ekialdeko hizkerek [kʰ] leherkari belar ahoskabe hasperenduna zuten baina egun soilik behe-nafarrerak eta zubererak mantentzen dute. Gainontzeko leherkari ahoskabe hasperendunen kasuan bezala, [kʰ] bakarra ager daiteke hitz jakin batean, hitzaren lehen bi silabetan agertzen da ia sistematikoki, betiere silaba ekinean, eta soilik aurretik txistukari bat ez duenean eta [h] hitz berean agertzen ez denean.[1][2][3]

Adibideak: ekharri, jokhatu, khatiña.

Bi hots hauen arteko oposizioa erakusten duten pare minimo gutxi daude, baina zubererako merkatük "merke bihurtu" (merke-tik) eta merkhatük "saltoki" (latinezko mercātu(m)-tik) osatutako bikotea aipa daiteke, bederen.[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leherkari ahoskabe hasperendunak iparraldeko euskalkietan hedaturik zeuden duela ez horrenbeste. Hala ere, gero eta hizkera gutxiagotan mantentzen dira. Ikerketa fonetikoei esker, leherkari ahoskabe soil eta leherkari ahoskabe hasperendunen arteko oposaketa gaur egun gutxienez zubereran[5][6] eta amikuzeran[7] gordetzen dela dakigu.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Michelena, Luis. (1977). Fonética histórica vasca. Diputación Foral de Guipúzcoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  2. (Ingelesez) Hualde, José Ignacio; Urbina, Jon Ortiz de. (2011-06-03). A Grammar of Basque. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-089528-5. (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  3. (Ingelesez) Egurtzegi, Ander. (2013). «Phonetics and Phonology» in Martínez Areta, Mikel Basque and Proto-Basque. Peter Lang  doi:10.3726/978-3-653-02701-3. ISBN 978-3-653-02701-3. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  4. (Frantsesez) Larrasquet, Jean. (1939). Le basque de la Basse-Soule orientale. C. Klincksieck (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  5. Gaminde, Iñaki; Hualde, José Ignacio; Salaberria, Jasone. (2002). «Zubereraren herskariak: azterketa akustikoa» Lapurdum 7: 221–236.  doi:10.4000/lapurdum.1000. ISSN 1273-3830. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  6. Mounole, Céline. (2004). «Zubererazko herskarien azterketa akustikoa» ASJU 38 (1): 207-248. ISSN 0582-6152. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  7. (Ingelesez) Egurtzegi, Ander; Carignan, Christopher. (2020). «An acoustic description of Mixean Basque» The Journal of the Acoustical Society of America 147 (4): 2791-2802.  doi:10.1121/10.0000996. ISSN 0001-4966. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]