Behe-nafarrera
Jump to navigation
Jump to search
Behe-nafarrera edo behe nafarrera euskararen euskalki bat da, ia Nafarroa Beherea osoan eta Nafarroa Garaiko iparraldeko herri batzuetan mintzatzen dena, Luis Luziano Bonapartek XIX. mendean egindako sailkapenaren arabera.
Alabaina, hizkuntzak aldatuz doaz, eta hizkuntza aztertzeko tresnak hobetuz; hala, bada, Koldo Zuazoren sailkapenaren arabera, eremu horren zatirik handienean nafar-lapurtera egiten da.
Eduki-taula
Bi multzo[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi talde bereizten dira:
- Ekialdeko behe-nafarrera
- Mendebaldeko behe-nafarrera
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ezaugarri fonologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Goranzko diptongoak ditugu (bokal itxi batez hasi eta bokal ireki batez amaitzen direnak: mendian /mendjan/ ahoskatzen da) eta zenbait triptongo (hiru bokal elkarren segidan: joanen > joain /joain/ ahoskatua).
- /tt/ fonema markatua.
- h ahoskatzen da.
- Errotazismoa: beste > bertze; esan > erran
Ezaugarri morfologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aldaketak deklinabidean: -ra > -rat, -lat ; -tik > -tikan ; -en > -n; -raino > -dino.
- Nominatibo plurala (-ak) eta ergatibo plurala (-ek) bereizten dira.
- -iro- erroa erabiltzen da aditzetan, .
- Klixe moduko bat erabiltzen dute: gizona gizon tei.
- Baldintzazko perpausetan, ba- aurrizkia erabili beharrean, baldin ba erabiltzen dute.