Hetta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Heahttá - Hetta
Enontekiö
Enontekiöko armarria
Armarria
Enontekiöko mapa Finlandian
Herrialdea
Eskualdea
Azpieskualdea
 Finlandia
Lappi
{{{barrutia}}}
Biztanleria ~ 800
Koordenatuak 68° 23′ 10.80″ N, 23° 37′ 16.32″ E / 68.3863333°N,23.6212000°E / 68.3863333; 23.6212000Koordenatuak: 68° 23′ 10.80″ N, 23° 37′ 16.32″ E / 68.3863333°N,23.6212000°E / 68.3863333; 23.6212000
Webgune ofiziala (Finlandieraz) (Ingelesez)
1958an eraikitako eliza.

Heahttá edo Hetta Enontekiö udalerriko herri handiena, garrantzitsuena eta erdigune administratiboa da. Herri oso zabala da eta Ounasjärvi aintzira ertzetik Pallas-Yllästunturi parke nazionaleraino doa. Gutxi gorabehera 800 biztanle bizi dira bertan; nahiz eta antzinean samitarrak bizi ziren, gaur egun gehienak finlandiarrak dira.

Herrixkan, Enontekiöko eskola eta institutua, liburutegia, eliza, eskualde-erietxea, Enontekiöko Herri Museoa, Finlandiako Basoen Bulegoa eta zerbitzu garrantzitsuenak aurki ditzazkegu; hala nola, 2009. urtean 17.683 bidaiari igaro ziren aireportua. Honela, biztanle gehienek, zerbitzuetan, bai turismoan, bai herri zerbitzuan, eta elur-orein abeltzaintzan egiten dute lan.

Herritik Palojoensuutik Norvegiaraino doan Kantatie 93 errepidea igarotzen da. Bertatik, Valtatie 21 errepidera joan daiteke, Enontekiö herrialdearekin lotzen duen errepidera [1].

Historia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Enontekiöko historia»

Harri Aroko bizi-aztarnak aurkitu dira herrian, haien artean, ehiza-tresnak, harribitxizko apaingarriak, margolanak eta hainbat hilobi. Aurreneko gizaki hauek, ehizatik, fruitu-bilketatik eta arrantzatik bizi ziren samitar nomadak ziren [2].

Lehen idatzizko aipamena aldiz, XVII. mende ingurukoa da, baina izena ez da XVIII. mendera arte azaltzen; izan ere, lehenengo bizi aztarna egonkorrak 1700. urte ingurukoak dira. Biztanle hauek, Ylitornioko Hietaniemi herrixkako Heikki Heikinpoikarekin etorri zirela uste da, 1694. urte inguruan. Usteak uste, XIX. mende bukaera arte, Palojoensuuko eliza bertara igarotzea pentsatu zen arte, herrixka soil bat baino ez zen izan Hetta, baina elizarekin batera, garapena iristen hasi zen 1864. urtean. Honela, lehenengo galtzadak eta zerbitzuak iristen hasi ziren; 1888. urtean eraiki zen eskola, esaterako.

1877. urtean, Enontekiö udalerriaren osaketan parte hartu zuen beste hainbat herrixkekin batera eta udalerri berriaren buruzagitza postua lortu zuen.

Hettako kale nagusia.

II. Mundu Gerra latza igaro zuen herriak, 1944. urteko Laponiako Gerran bertan bizi izandako alemaniarrek herria suntsitu egin baitzuten finlandiarrak euren aurka hasi zirenean; hala ere, finlandiarren garaipenak, Hettaren eraberritzea bizkortu zuen eta azpiegitura nagusiak iristen hasi ziren heinean, Enontekiören erdigune bihurtzea lortu zuen. Hala nola, eliza berria, Enontekiöko eraikin nagusiena, 1958. urtean eraiki zuten, Laponiako Gerran Enontekiöko eliza guztiak suntsituak izan zirenean [3].

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako bizimoduarekin lotuta, udalerriaren ondoan dagoen Jyppyrä muinoaren gailurrean, seita izeneko harri sakratu batzuk daude. Kristautasuna paraje hauetara iritsi baino lehen, samitarrek ehiza eta arrantza onak eskatzeko sakrifizioak egiten zituzten harri hauetan. Kristautasuna iristerakoan ordea, harriak, Ounasjärvi aintziraren hondoan bukatu zuten; hala ere, bertako biztanleek berreskuratu eta Jyppyrä muinoan berripintzea lortu zuten.

Ospakizun bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberria hasi baino lehen, hainbat festa ospatzen dira bertan. Martxo hasieran esaterako, Hettako Mariaren Egunak ospatzen dira, finlandieraz Hetan Marianpäivät eta ipar samieraz Heahtá Márjjábeaivvit. Sami-egutegian izen bereziko ospakizuna da eta elizara joateaz gain, sami kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatzen dira; hala nola, musika kontzertuak, arte erakustaldiak eta elur-oreinen inguruko trebezia lehiaketak. Udaberri hasieran ere, Hettako Musikaren Egunak ospatzen dira, finlandieraz Hetan musiikkipäivät. Egun hauetan, urtero ehunka musika-zaletu erakartzen duen musikaldi garrantzitsu bat antolatzen da [5][6].

Azkenik, aipatu beharra dago aurten lehenbiziko aldiz ospatuko den Sami Eski Lasterketa; ofizialki Saami Ski Race. Lasterketa apirilaren 11ean hasiko da eta 90 km-ko lasterketan eskiatzaileek Hettatik Kautokeino udalerri norvegiarreraino joan beharko dute. Nahiz eta helmuga Kautokeinon dagoen, 60 km-ko ibilbidea egiteko aukera dute partehartzaileek, Näkkälä herrixka samitarreraino. Lehiaketa hau, sami kultura ezagutarazteko helburuarekin sortua izan zen [7].

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hetta Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]