Ounasjärvi

Koordenatuak: 68°22′54″N 23°35′56″E / 68.38167°N 23.599°E / 68.38167; 23.599
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ounasjärvi aintzira» orritik birbideratua)
Ounasjärvi
Datu orokorrak
Garaiera287,1 m
Motaaintzira
Azalera692,86 ha
Bolumena0,046 km³
Geografia
Map
Koordenatuak68°22′54″N 23°35′56″E / 68.38167°N 23.599°E / 68.38167; 23.599
KokapenaHetta
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
Hidrografia
HustubideaOunasjoki

Ounasjärvi aintzira, Enontekiön, Finlandia iparraldeko udalerrian dagoen aintzira bat da, Hetta hiriburuaren magalean hain zuzen. Herrixka, aintziraren hertzean antolatzen da eta bertara, ur-kirolak praktikatu eta Pallas-Yllästunturi Parke Nazionalera joan nahi dituzten turista asko gerturatu ohi da urtero.

Pallas-Yllästunturi Parke Nazionalean, herrialde osoko hegazti-espezie gehienak dute habia, eta uda partean, 150 hegazti-espezie ezberdin baino gehiago batzen dira basoetan. Batetik, negua bertan igarotzen duten eper zuriak, eskinosoak, kaskabeltz borealak eta mokokerrak daude; eta bestetik, udaberri partean etortzen diren buztanzuri eta elur-berdantza dotoreak [1].

Ugaztun handi asko dago ere; hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak, otsoak eta altze nagusiak esaterako [1].

Bere urak, aldamenean dagoen Muotkajärvi aintzirarenak bezala, Ounasjoki ibaira isurtzen dira, handik, Kemijoki ibaira joateko eta azkenik, Bothniako Golkoan amaitzeko. Aintzira, arrantza-leku ospetsua da inguruetan, laponiako amuarrain artiko, amuarrain marroi eta izokin arrain asko baitago bertako ur emankorretan. Izotz arrantza, bertako ohitura zaharretariko bat da, aspaldiko samitarrek egin ohi zutena Sápmi herrialdeko aintzira izoztuetan.

Aintzirako uharte handi eta ezagunena, Karjalansaari uhartea da, non Enontekiöko lehen biztanleen jatorriari buruz aztertzeko balio izan duten antzinako hainbat aztarna aurkitu diren [2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]