Enontekiöko herriak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nahiz eta beti bateraturik aurkezten diren, hainbat herrixketan dago antolatua udalerria; izan ere, ez dago Enontekiö izeneko biztanle-gunerik. XVIII. mendean Errusiar Inperioak Finlandia bereganatu zuenean eta Suediako eta Norvegiako mugak itxi egin zituztenean, 1889an eta 1852an, elur-oreinen abeltzaintzatik bizi ziren bertako herritarrak iparralderantz jo ezinik gelditu ziren. Mugen itxiera eta beraien bizimoduaren aldaketa ozenago salatzeko, 1877. urtean, gaur egun Enontekiö osatzen duten herrixkak batu egin ziren udalerri bat sortzeko. Muonionjoki eta Tornionjoki ibaietako muga berriak ezarri zirenean, gainera, Kaaresuvanto eta Kuttanen bezalako herrixkak alde suediarrean eta finlandiarrean banatuak izan ziren. Herrixka gehienak hego-mendebaldean daude, Könkämäeno eta Muonionjoki ibaien hertzean, Suediako mugan.

Herrixkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enontekiöko herrixken mapa
Enontekiöko herrixken mapa

Hauek dira garrantzitsuenak:

100 biztanle baino gehiago dauzkaten herrixkak beltzez.

Garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hetta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hetta»

Hetta, Enontekiö udalerriko herrixka handiena, garrantzitsuena eta erdigune administratiboa da. Herrixka oso zabala da eta Ounasjärvi aintzira hertzetik Pallas-Yllästunturi Parke Nazionaleraino doa. Gutxi gorabehera 700 biztanle bizi dira bertan.

Herrixkan, Enontekiöko eskola, liburutegi, eliza eta zerbitzu garrantzitsuenak aurki ditzakegu; hala nola Helsinki hiriburuarekin egunean behin elkartzen duen Enontekiöko aireportua.

Kaaresuvanto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kaaresuvanto»

Herrixka hau, Enontekiö eta Kiruna, Finlandiar eta Suediar udalerrietako herrixka bat da. Muonionjoki ibaiaren hertzetan dago eta gutxi gorabehera 1.000 biztanle ditu. Muga egiten duen ibaiak, herria bitan erdibitzen du, bata alde finlandiarra eta bestea aldiz, suediarra. Zerbitzuak bi herrixka ezberdinen artean banatu egiten dira eta ondorioz, eskola, liburutegi eta hainbat dendez horniturik daude. Bertako biztanle guztiek, Eskandinaviako lau hizkuntzak (finlandiera, norvegiera, samiera eta suediera) ama hizkuntza bezala hitz egiteko gai direla diote, zeinak egunerokoan beharrezkoak dituzten. Nahiz eta betidanik (1809. urtetik) bi zatitan bananduta egon bakarra dirudite herrixkek, batez ere 1980. urtean batzen dituen zubia eraiki zenetik. Hala ere, alde finlandiarra suediarra baino txikiagoa da.

Kilpisjärvi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hettako eliza.
Sakontzeko, irakurri: «Kilpisjärvi»

Norvegia eta Suediarekin egiten du muga eta hain ospetsua den Eskandinaviar herrialdeen "Hirukote-muga"n dago Zirkulu Polar Artikoaren iparraldean. Ozeano Artikotik 50 km-tara baino ez dago, itsas-mailatik 500 metrotara. Kilpisjärvi izena, herrixka eta ondoan dagoen aintzirarena da eta bertan, Finlandiako mendixka altuenak daude, Saanatunturi eta Haltitunturi esate baterako, Kilpisjärvi aintziratik irteten direla ematen dutenak. Herriak, gutxi gorabehera 100 bat biztanle baino ez ditu; hala ere, Enontekiöko udalerri osoko herrixka bisitatuena da, bertan Lappiko paraje natural ikusgarrienak aurkitzen baitira.

Finlandiako ur-jauzi handienak ere bertan daude; Pitsusköngäsgo ur-jauzia esaterako, herrialde osoko luzeena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]